euskal diaspora eta kultura
2010/04/13
PUBLIZITATEA
Reno, Estatu Batuak. Nevada-Reno Unibertsitateko Center for Basque Studies (CBS) edo Euskal Ikasketa Zentroaren IX. Urteroko Hitzaldia apirilaren 15 eta 16an gauzatuko da aurten, Unibertsitateako Mathewson-IGT Knowledge Center delakoan, CBSren egoitza den 3. solairuko hitzaldi aretoan. Bertara 1936-46 garaiko Euskal Herrian, euskal erbestean, gerla, justizia eta eguneroko bizimodu gaietan adituak diren adituak bilduko dira, eta tarte horretako beste herrialde eta leku batzuekiko alderatzeak eta esperientziak hartuko dira kontutan. Izan ere, euskal eta estatubatuar adituez gain, Erresuma Batua, Frantzia eta Alemaniako partaidetza eta ekarpenak aztertuko dira Renon.
Azalduko diren gaien artean, jende mugimenduak eta migrazioa gerla garaian, gerla garaia eta nazionalismoa, gerla propaganda eta iritzi publikoa, genero harremanak gerla garaian eta bizitza familiarra, justizia eta gerlaondoko auzietako ebazpen prozesuak, edota bonbardaketa militarren inpaktua bizitza zibilean aipa daitezke.
Ikertzaileek Euskal Herriaren Espainiako gerla zibilarekiko oroimen kolektiboaren gaia landuko dute, baita Bigarren Mundu Gerlarekikoa, Euskal Herri Hego eta Iparraldean. Bilkuraren egitarau osoa, hemen topa daiteke.
Hitzaldiko partaide izango dira, besteak beste:
-Peter Anderson (London School of Economics)
-Andre Bergerson Stuart (Universidad de Missouri en Kansas City)
-Brett Bowles (State University of New York)
-Santiago de Pablo (University of Nevada, Reno)
-Sarah Fishman (University of Houston)
-Shannon Fogg (Missouri University of Science & Tecnology)
-Xabier Irujo (University of Nevada, Reno)
-Simon Kitson (University of London Institute in Paris)
-Virginia Lopez de Maturana (University of the Basque Country)
-Ludger Mees (University of the Basque Country)
-Mari Jose Olaziregi (University of the Basque Country-UNR)
-Sandra Ott (University of Nevada, Reno)
-Guillaume Piketty (Center for History Sciences Po Paris)
-Joan Ramon Resina (Stanford University)
-Scott Soo (University of Southampton)
-Richard Vinen (King's College, London)
-Hitzaldiaren webgunea, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus