euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal enpresak sendotu egin dira Kuban eta Habanako Nazioarteko Azokan parte hartzen ari dira

2008/11/07

Mauri Lazkano, SPRIko zuzendaria (ezkerrean), eta Kubako Ministro Kontseiluko presidenteorde Jose Ramón Fernández (erdian), azokan
Mauri Lazkano, SPRIko zuzendaria (ezkerrean), eta Kubako Ministro Kontseiluko presidenteorde Jose Ramón Fernández (erdian), azokan

PUBLIZITATEA

Ohikoa denez Kubako euskal enpresa txiki eta ertaina Habanako Nazioarteko Azokaren 26. edizioan parte hartzen ari da egunotan. Azoka hau, irla karibearrean egiten den merkatal topaketa nagusia, joan den astelehenean abiatu zen eta igandean itxiko da. Euskal Merkataritza Ganbarek antolatu duten Euskal Pabiloian 24 enpresek eta erakundeek guztira 150 konpainien produktu eta zerbitzuak eskaintzen dituzte.

J. Arrugaeta/Habana, Kuba. Hogei urteko esperientziarekin, enpresa hauek kubatar merkatuan euren lekua egitea lortu dute, merkatal lan eta erlazio ekonomikoen arloan lan sakon eta jarraituri esker. Izan ere, aurten Euskal Herriak irlara 163 milioi eurotako esportazioa egin du, iazko 83 milioiak aixa gaindituz. Habanako Azokan euskal erakundeen ordezkaritza zabala ari da parte hartzen, besteak beste, Iñaki Telletxea, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuordea eta Mauri Lazkano, SPRIko zuzendari orokorra.

Egunotan, gainera, Kubako SPRIren bulego egonkorraren inaugurazioaren hamar urteak betetzen dira. José Antonio Ardanza lehendakariak inauguratu zuen bulegoa eta hamar urte hauetan euskal enpresek Kuban egiten duten lana sustatu eta lagundu du bulegoak. Ehun bat lagun bildu ziren urteurrena ospatzeko egin zen ekitaldira. Bertan Kepa Junkera trikitilariak Garbiñe Insausti kantariarekin eta Kubako Rolando Luna (pianojolea) eta Michael Elizarde ('tresero'-a) musikariekin kontzertua eskaini zuen.

Presentzia egonkorra

Kubako Euskal Enpresarien Elkartea osatzen duten ia 40 enpresek presentzia egonkorra dute Habanan eta euren lanaren bitartez euskal-kubatar merkatal harremanak asko sendotu dira azken urteetan. Gaur egun Kuba euskal esportazio gehien jasotzen duen hirugarren herrialde latinoamerikarra da, Mexiko eta Brasilen atzetik. Aipagarria da euskal enpresak liderrak direla energia, elektrizitate eta industria hornikuntza arloetan, eta orokorrean eskuratu duten izen onak kubatar merkatuan aurrera egiteko erabakigarria izan dela.

Beste garai historikoetan Kuba euskal Diasporarentzat garrantzitsua izan bazen, gaur egungo jardun ekonomiko egonkor honek --eta horrek dakartzan gizarte-harreman eta elkartrukeak-- euskaldunek antillar irla nagusian duten presentziaren alderdi eta aro berri bat dakarrela esan daiteke.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia