euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal enpresei bultzada, gastronomia eta moda lehendakaria Shanghaira egiten ari den bisita ofizialean

2010/09/29

Lehendakaria Kunshan eta Qiandeng-eko gobernuekin hitzarmenak sinatzen (argazkia Irekia)
Lehendakaria Kunshan eta Qiandeng-eko gobernuekin hitzarmenak sinatzen (argazkia Irekia)

PUBLIZITATEA

Aurrera darrai Patxi Lopez lehendakaria Txinara egiten ari den bisitak eta burututako ekitaldien artean euskal enpresen lekutzea bultzatuko duen Kunshan eta Qiandeng-eko gobernuekin akordioa aipatu daiteke. Era berean Lopezen ordezkaritzak Basque Culinary Center fakultatea eta euskal moda ezagutzera eman zituen. Gaur lehendakariak hitzaldia emango du CEIBS Negozio Eskolan eta Jiangsu-ko gobernadorearekin bilduko da. Bihar Expoa eta Shanghaiko Euskal Etxea bisitatuko ditu.

Shanghai, Txina. Patxi Lopez lehendakariak Kunshan eta Qiandeng-eko gobernuekin sinatu zuen hitzarmenari esker, euskal enpresek Kunshanen lekutzeko erraztasunak izango dituzte. Akordio honen bitartez Mondragon taldeak bere enpresa-parkea 200.000 metro karratu baino gehiago handitu ahalko du enpresa berri horiek hartzeko.

Parkearen zabalkuntza Mondragon taldeak 80 hamarkadan Txinan lekutu zenean egin zuen 'apustuaren arrakastaren isla da', Patxi Lopezen esanetan, eta orain, 15 urte geroago, Euskal Herria 'aliatu estrategiko' maila izatea sustatzeko helburua du. Mondragon taldeak Kunshanen daukan enpresa-parkearen hedapenak 500 lanpostu sortzea espero da, bertan instalatuta dauden enpresek guztira kontratatuta daukaten langile kopurua 2.500 lagunetara iritsiz.

Basque Culinary Center

Beste jarduera aipagarrienetako bat Shanghako Meliá hotelean egiten ari den Euskal Gastonomia Astearen inaugurazioa izan zen. Euskal Herriko sukaldari onenetakoak izan ziren bertan: Eneko Atxa, Juan Mari Arzak, Martín Berasategi, Andoni Luis Aduriz eta Pedro Subijana. Euskal ordezkaritzak txinatarrei Basque Culinary Center gastronomia fakultatea aurkezteko probestu zuten ekitaldia. Aldi berean, puntako euskal diseinatzaileek euren lanaren erakustaldi bat egin zuten. Izan ere, Euskadiko moda eta gastronomia, turismoarekin batera, dira Shanghaiko Expoan ospatzen ari den Euskadiko Astearen ardatzetako batzuk.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia