euskal diaspora eta kultura
2013/08/01
PUBLIZITATEA
Londres, Ingalaterra.' Udako Jaiak' izenburupean Londresko euskal etxekoek 'euskal' marka daukaten zenbait ekintza bildu eta deia luzatzen diete udako egun hauetan hirian izango direnei parte har dezaten. Batetik, etzi bertan, abuztuaren 3an, “Gibelurdinek” taldeak emanaldia eskainiko du kalean, Broadway-eko azoka eta London Fields-en inguruan, eguerdi aldera. Ondoren, egun horretan bertan, euren azken lana aurkeztuko dute emanaldi batekin Haggerston Komunitate gunean.
Gibelurdinek proiektua autogestionatua da eta, taldeak Euskalkultura.com-i adierazi dionez, “2010eko irailean sortu ginen Kantauri itsasoaren bazterrean, mendixka baten magalean. Udagoienean sortu ginen, Gibelurdinek legez. Perretxikoak bezala ernatzen da musika baldintza egokiak ematen badira", hitzez laburbildu dute euren burua.
Londresko kontzertua hasi duten europar bira baten barruan kokatu du taldeak. “2012ko Durangoko Azokan 22 kantako disko-liburua aurkeztu genuen. Hortik, Londresko Euskal Elkartekoen proposamena jaso genuen, han kontzertua emateko eta disko-liburuaren aurkezpena europar bira bategaz hastea erabaki genuen, ondoren Euskal Herrian jarraitzeko”, dioskute. Londreseko emanaldiaz gain, Stonehenge-en eta Edinburgh-en ere joko dute (informazio gehiago www.gibelurdinek.wordpress.com).
Eta Londresko Euskal Elkarteak batu duen 'Udako Jaiak' programarekin jarraituz, Oinkari Dantza Taldekoen emanaldia ere Londresen izango da abuztuan, hilaren 3an hain zuzen. “Ari Du” aurkeztuko dute, euskal dantza garaikide eta klasikoen uztarpena. Ekitaldia arratsaldeko 7etan hasiko da Oxford Housen (xehetasunetarako, ikus euren webgunea).
Eta azkenik, euskal etxe londrestarrak gogora ekartzen die Fermin Muguruza Londresen izango dela datozen asteetan, bere emanaldia “No More Tour 2013” bira mundialaren barnean kokatuta. Londresen ikusi eta entzun nahi duenak “The Garage” lokalera joan beharko du, abuztuaren 23an (xehetasunak bere webgunean).
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus