Carmelo, Uruguai. Argentina eta Uruguaiko hainbat euskal etxetan bisitagai egon ondoren, Carmelo herriko Ibai Ondoko Etxera iritsi zen ekainaren bigarren hamabostaldian ‘Begiradak eraldatzen’ erakusketa. Emakumearen Euskal Erakundeak (Emakunde) plazaratutako hainbat kanpainatako materiala biltzen duen erakusketa da 'Begiradak Eraldatzen'. Kontzientziazio honen inguruan bestelako ekintza eta proposamenak bildu ditu baita ere erakusketak, FIVU eta Euskadiren Argentina eta Mercosur-erako Ordezkaritzaren babesarekin.
‘Begiradak Eraldatzen’ ekainaren 30era arte ikusi ahal izan zen Carmeloko Euskal Etxean eta ixteko ekitaldian Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeko lehendakari Maite Bengoa Tejeriak hitzaldia eskaini zuen ‘Euskal Emakumea’ izenburu.