euskal diaspora eta kultura
2010/09/20
PUBLIZITATEA
Cordoba, Argentina. Elkarte berria sortu dutenek jakin arazi diote EuskalKultura.com-i euren ekimena "ez dela euskal etxe paralelo bat", orain arte Gure Txokoako kide zirenek hala izaten segitzen baitute.
Euren sortze-agiria asteburu honetan atera dute kalera, nahiz eta berez hilaren 9an sinatu zuten. Bertan azaltzen da "Euskara eta Euskal Kulturaren aldeko guneak eraikitzeko testuinguru bat sortzearren" euren kabuz elkarrekin bildutako jende multzo batek sortu duen Argentinar Errepublikako Cordoba hirian 'Gerora, Cordobako Euskal Kultur Elkartea' (Gerora, Agrupación Cultural Vasca de Córdoba), irabazirik gabeko sozietate zibila.
Hauek dira helburutzat hartu dituenak:
-Euskal Kultura bere adierazpide guztietan hedatu
-Senidetza loturak estutu euskal-argentinar gizataldearekin
-Euskal Herriaren eskubide historikoak aitortzea
-Eskubide Estatuarekiko engaiamendua bereganatzea
-Eta bazterkeria eta indarkeria oro arbuiatzea
-Euskara, Euskal Herriko hizkuntza, irakatsi eta sustatzea
-Guneak sortzea Euskal musika eta dantzarentzat
-Talde eta taller euskal-argentinarrak sortu eta jarraitzea
-Erakiak hartzeko ekimena bultzatzea, marko etiko demokratiko batean
-Ekitaldi soziokulturaletan tokiko, probintziako eta nazio mailako jardueratan parte hartzea
-Elkartasun jarduerak sustatzea arraza, erlijio, ideologia edo naziotasun bereizkeriarik egin gabe
Norbanakoekin batera haste-hastetik honako taldeak dira elkarte berriko partaide:
-'Baietz', Euskal Musika Taldea
-Alboka, txalaparta y txistu tailerrak
-'Txotx!', Cordobako Euskal Dantza Taldea
-'Cordobako Euskara Taldeak, hala nola Helduen hiru Euskara Taldeek eta haurrentzako Euskara Taldea
-'Euskara ta Kultur Taldea'
-'Hitza' Abesbatza
-Euskal Gaiak aztertu, irakurri eta eztabaidatzeko taldeak
-'Euskal Sukaldaritza Taldea'
Gerora elkarte berriko kideak aurrera segitzen dute elkartea sortu aurretik Euskal Etxean zeramatzaten kultur jardunbideekin, nahiz eta lan hori egin ahal izateko Euskal Etxeko Batzordeak jarri dizkien "traba eta oztopo" ugariak direla-eta baden bolada bat horiek guztiak "Gure Txokoaren egoitzatik kanpo" ari direla egiten.
Honela, azken larunbat honetan Gerorako kideek txalaparta emanaldi eta aurkezpen bat egin dute hiriko Sarmiento Parkean; eta aurrekoan, Baietz taldeko musikariak eta Txotx!-eko dantzariak euskal ordezkari izan ziren Buenos Aires probintziako Idiazabal herriak bere Mendeurrena ospatzeko jaietan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus