Boise, AEB. Ez duzula oraindik elastiko bat egiteko buruan daukazun diseinua gauzatzeko aukerarik izan? Ez kezkatu, Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeak luzatu egin baitu bere 'T-shirt Design Contest' edo Elastiko Diseinu Lehiaketa, eta orain proposamenak apirilaren 26raino aurkez daitezke. Proposamenak teresaf@basquemuseum.eus helbidera behar dira igorri.
Ondoren, bozketa egingo da apirilaren 28an eta irabazlea maiatzaren lehenean iragarriko da.
Irabazleak bere elastikoaren ale bat jasoko du, 50 dolarreko bonoa Boiseko Euskal Museoan erabiltzeko eta, bistan da, bere lanaz harro egoteko eskubide osoa Boiseko Euskal Museoak daraman kultura eta hezkuntza lanetan kolaboratzaile izanik, adierazi dute lehiaketako antolatzaileek.