euskal diaspora eta kultura
2009/04/22
PUBLIZITATEA
Sydney, Australia. Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeak Aberri Eguna ospatu zuen joan den apirilaren 4ean , elkartean egoitzan egin zen jaiarekin. Eguna, urtero legez, Centennial Park-en egin behar zen piknik batekin ospatu nahi zuten Sydneyko euskaldunek, baina euri arriskua zela eta jaia euskal etxearen egoitzara aldatu behar izan zuten, Carlos Orue bazkideak EuskalKultura.com-i azaldu dionez.
Jaiak Euskal Herritik etorritako bisitari bat ere izan zuen, Josu Kastresana, Arabako Okendo herrikoa. Kastresana Australian egonaldi luzea egiten ari da eta jaian bere akordeoiaren soinuei esker ez zen dantza eta kanturik falta izan jaian.
Gernika Melbournen
Bestalde, apirilaren 6ean Melbournen Gernikaren bonbardeketaren 72. urteurrena gogoratu zuten, William Kelly artistaren "A monument to peace: Guernica and the Spanish Civil War" erakusketari esker. Inaugurazio ekitaldian Australiako euskal komunitateko kide ugari izan ziren, Euskal Herriarekin harreman estua duen Kellyri babesa eman eta erakusketa ikusteko gogoz.
Kellyk bere lanetan giza eskubideak eta bakea bezalako gaiak sarri jorratzen ditu eta Gernikan eta bertako Bakearen Museoan hainbat erakusketa eta proiektu egin ditu. Izan ere, azken erakusketa honetako lan nagusiena --'Gernikarekin solasaldia' izenburua duten bi pankarta handi-- aldi berean Gernikako Udal Kultur Etxeko fatxadan ere dago ikusgai. Lehendabiziko pankartan Kellyk Picassoren 'Gernika' maisulaneko irudiak biltzen ditu, eta bigarrenean gaur eguneko herriaren ikuspegia ematen du.
[William Kelly 'Gernikarekin solasaldia' lana osatzen duten bi pankarten artean, Melbourne-ko erakusketan (argazkia EuskalEtxeak.net)
Informazio gehiago William Kellyren webgunean: www.williamkelly.com.au.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus