Donostia-San Sebastian. Euskal PEN Kluba, Garabide Elkartea, Erroa Argitaletxea eta Guatemalako Kakchiqel Unibertsitate Maiarekin batera, liburu bat ari da prestatzen munduko hainbat hizkuntza indigenetan idatzitako olerkiak bilduz, literatura emaitza hauek munduarentzat diren altxor garrantzitsua erakutsi eta agertarazteko, Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea izendatua izan den 2019 hau baliaturik.
Horretarako euren obra bat bidaliko duten poeten bila ari dira, argitaratzeko proposa ditzaten. Poemaren luzera 50 lerrokoa izango da gehienez eta bere jatorrizko hizkuntza indigenean aurkeztu beharko da, itzulpen batekin, ahal dela ingelesez eta bestela espainolez edo frantsesez. Olerkiarekin batera, egileak bere buruari buruzko laburpen bat aurkeztuko du, 10-15 bat lerrokoa, ahal dela ingelesez, edon bestela espainolez edo frantsesez, bere hizkuntza komunitatea ere aurkeztuz: kokapen geografikoa, hiztun kopurua, egoera soziolinguistikoa eta beste edozein informazio gehigarrirekin. Baita bere adierazpen sinatu bat, liburuan itzuli eta argitaratzea baimenduz.
Testuak maiatzaren 15ean jaso behar dira beranduen, baina eskertuko da lehenbailehen bidaltzea, prestatze prozesu osoa aurreratzeko. Hizkuntza komunitate batetik testu bat baino gehiago jasotzen badira, antolatzaileek erabakiko dute zein egiokitzen den hobekien argitapen honetara (komunitate horretako adituekin kontsuktatu ostean, hau posible bada). Liburua 2019 amaieran argitaratuko da eta 60-100 bat poema biltzea espero da, deialdi honek lortzen duen erantzun mailaren arabera.
Eskerrik asko ekimenaren berri zabaltzeagatik. Xehetasun gehiago, hemen.