Bolonia, Italia. Bologna Children´s Book Fair Nazioarteko Haur Liburu Azoka apirilaren 8tik 11ra luzatu da aurten, Italiako iparraldeko hirian, eta 61. edizio honetan ere euskal eduki ugari bildu du erakusgai. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Etxepare Euskal Institutuak bultzatuta, Euskal Editoreen Elkartea, Euskadiko Editoreen Elkartea eta Euskal Irudigileak elkarteak, espazio eta jarduera ezberdinekin izan dira partaide, denak euskal literaturaren eta argitalpen-industriaren nazioartekotzea bultzatzen duen 'Basque.Books' markaren aterkipean.
Hamarretik gora euskal argitaletxek erakutsi dituzte euren argitalpenak eta partaide izan dira baita ere artista eta ilustratzaileak, eta iragarri dira 2024ko Irudika, eta Galeuscaren hurrengo topaketa, Donostian
Liburuei dagokienez, hamarretik gora argitaletxe izan ditu partaide azokan, tartean: A fin de cuentos, Grupo Comunicación Loyola, Cartem, Bonito editorial, Ediciones Modernas El Embudo, Elkar, Erein, Fulgencio Pimentel, Ttarttalo, Txalaparta eta Pamiela.
Markel Urrutia eta Natalia Albeniz ilustraitzaileek eskainitako tailerra (argazkia Euskal Irudigileak)
Standean eskaini dituenez gain bere kideen lanak erakutsi ditu Euskal Irudigileak elkarteak. Markel Urrutia eta Natalia Albeniz ilustraitzaileek tailerrak eskaini dituzte eta portfolio errebisioak eta hitzaldiak ere baitaratu dituzte programa ofizialaren barrura.
Boloniako Azoka, bestalde, Gasteizko Artium-en urriaren 24, 25 eta 26an egingo den 2024ko Irudika Nazioarteko Ilustrazio Topaketa iragartzen duen kartelaren aurkezpena egiteko hautatu zuten eta Bolonian ere erabaki zen galegoz, euskaraz eta katalanez editore diren Galeusca taldekoen hurrengo topaketaren egoitza. Izan ere, galegoz, katalanez eta euskaraz argitaratzen duten editoreen dtorren biurteko topaketa datorren ekainean egingo da, Donostian.