euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Echea-ko gaurko kontzertuan Liburutegi Nazionalak babesten duen zortziko baten partitura entzungo da

2012/06/08

Jose Maria Gutierrez txistulariak lagunduta, Ana Paula Segurola Euskal Echea-ko hainbat kontzertutan ikusi eta entzun izan dugu (argazkia UVV)
Jose Maria Gutierrez txistulariak lagunduta, Ana Paula Segurola Euskal Echea-ko hainbat kontzertutan ikusi eta entzun izan dugu (argazkia UVV)

PUBLIZITATEA

Apirilean hasi da Buenos Airesko Euskal Echea elkartearen elizan erakundearen 2012ko kontzertu klasikoen zikloa. Zikloak urte osoa beteko du emanaldi bana hilabetero, bigarren ostiraletan. Ekaineko hitzordua gaur bertan izango da arratsaldeko 7etan, Ana Paula Segurola organo-jotzailearen eta Mercedes Garcia Blesa abeslariaren eskutik. Kontzertuaren baitan, Argentinako Liburutegi Nazionaleko altxorrean gordeta dagoen zortziko bat interpretatuko dute musikariek. Gonbitea komunitate osoari dago zuzenduta eta sarrera librea eta doakoa izango da. Euskal Echea institutua hiriburuko Sarandi kaleko 735. zenbakian dago.

Buenos Aires, Argentina. Hiriburu argentinarreko Euskal Echea elkarteak urtero antolatzen duen kontzertu zikloak musika klasikoa eta batez ere Euskal Herriko egile eta euskal jatorriko konpositoreen piezak zabaltzea du helburu.  Xede honekin, gizatalde euskaldunarekin zerikusia duten musikariak aurkezteaz gain, Pirinio mendebaldeko herriarekin lotura duten hainbat pieza interpretatzen dira Euskal Echea-ko kaperan. Honen adibide da apirileko saioan ‘Los ministriles’ taldeak jo zuen Cancionero de Palacio lanaren Jançu Janto izeneko pieza. Gogora dezagun lan honetan euskarazko eta gaztelaniazko hitzen nahastura entzun daitekeela.

Ez ohiko piezak plazaratu eta ezagutarazteko ohiturari jarraituz, kontzertu zikloak beste bitxikeria bat aurkeztuko du ekaineko (gaurko) emanaldian. Izan ere, beste lan batzuen artean, Spanisches Volkslieder eskuizkribuan aurkitutako zortziko bat gaur burutuko den errepertorioko parte da.  Partitura hau Argentinako Liburutegi Nazionaleko altxorrean dago gordeta gaur egun eta ekainaren 23 eta 24an liburutegiak egingo duen ‘Partitura Bitxiak’ delako zikloan ere joko da.

Ana Paula Segurola eta Mercedes García Blesa dira gaur arituko diren musikariak. Gogora dzagun Garcia Blesak ordezkatuko duela programa originalean agertzen zen Laura Delogu sopranoa, arrazoi pertsonalengatik azken honek ezin izango baitu ekitaldian parte hartu.

Zikloko gainerako emanaldiak bezala gaurkoa ere Sarandi kaleko 735n, Euskal Echea elkartearen hiriburuko egoitzan izango da. bertarako deia komunitate osoari dago zuzenduta eta sarrera doakoa da. Hitzordua arratsaldeko 7etan.

Hurrengo kontzertuei dagokienez, honako programa honi jarraituko diote: 

-Abuztuaren 10ean, Buenos Airesko Lagun Onak abesbatza (Miguel Pesce zuzendari), Jose Maria Gutierrez txistularia eta Jose Luis Bella organo-jotzailea.
-Irailaren 14an, Mario Videla organo-jotzailea
-Urriaren 12an, Abesbatzen kontzertua. Hiriburuko Euskal Echea Institutuko abesbatza (Jose Antonio Cardozo zuzendari), Llavallolgo Euskal Echea-ko abesbatza (Alejandro Hansen zuzendari) eta Carlos Morelli organo-jotzailea
-Azaroaren 9an, Jose Luis de Aquino eta Ana Paula Segurola, organo kontzertua lau eskutara eta lau oinetara



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia