euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Echea Ikastetxeak aurten ere ehundaka neska-mutilei ateak ireki zizkien FEVAren 2008ko Ume Topaketan

2008/12/09

Topaketara bildu ziren neskamutilek hamaik jokoetan parte hartzekoauekra izan zuten (argazkia EuskalKultura.com)
Topaketara bildu ziren neskamutilek hamaik jokoetan parte hartzekoauekra izan zuten (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Urtea amaituz doaz, eta Hego Amerikan, urtearekin batera, ikasturtea. Hori dela eta, euskal etxe guztiak euren jaiak antolatzen eta gauzatzen ari dira. Euskal Astetik bi aste igaro ostean, Argentinako Diasporaren lagunek hitzordu berri bat zuten azaroaren 15ean, oraingo honetan umeei begira FEVAk urtero antolatzen duen jaialdian. Arrecifes, Ayacucho, Buenos Aireseko Acción eta Laurak Bat, Cañuelas, Chacabuco, Chascomús, General Rodríguez, La Plata, Lomas de Zamora, Maipú, Mar del Plata, Rosario eta Llavallol eta Sarandí Euskal Echea Ikastetxeko haurrek jolastu, abestu, dantza eta kirola egiteko aukera izan zuten Llavallolgo Euskal Etxea-ko zelaietan.

Llavallol, Argentina. Eguraldi nahiko kaskarra suertatu zen arren, goizeko hamarrak inguruan umeak eta jokuen koordinatzaileak prest zeuden ekitaldiarekin hasteko. Haur guztiak bildu eta adinaren araberako taldeak antolatu ondoren, hasteko seinaleak jo zuen eta talde bakoitzak berarentzat prestatutako joko eta kirolen zirkuitua egiteari ekin zion. Bost urtetik hamabi urte arteko 250 bat ume zelaian zehar sakabanatu ziren eta guztiak ekintza desberdinetatik pasa ziren: 'sokatira', 'lokotx lasterketa', 'txingak', 'irudiak', 'zaku lasterketa', 'toka', 'traba lasterketa', 'zapi sugea' (mukizapiaren bila); 'goxotegia' (gailetatxo lasterketa); 'jantziak' (ahalik eta azkarren janztea); 'zapatila bila' eta 'arrastaka' (poltsez arrastaka ibiltzeko lasterketa), batzuk aipatzearren.

FEVAren Umeen Topaketa 081

[FEVAk antolatutako 2008ko Umeen Topaketan parte hartu zuten neskamutilek eskulanak eta beste joko eta jarduerak egiteko aukera izan zuten (argazkia EuskalKultura.com)]

Goiza igaro ahala eguraldiak hobera egin zuen eta eguerdian, jokoak bukatu ostean, antolatzaileek (FEVAko laguntzaileak, euskal etxeetako kideak eta gurasoak) prestatutako freskagarriak eta hanburgesak eskaini zitzaizkien haurrei.

“Iaz baino jende gutxiago etorri da gaur --komentatu zioten Euskalkultura.com-i antolatzaileek– agian eguraldiagatik edo agian Euskal Astea orain dela oso gutxi egin zelako, eta dakigunez, euskal etxe batzuek ahalegin oso handia egin behar dute bidaiak egiteko”. Dena den, hamairu euskal etxetako kideek hartu zuten parte jaialdian:  Arrecifes, Ayacucho, Buenos Aireseko Acción eta Laurak Bat, Cañuelas, Chacabuco, Chascomús, General Rodríguez, La Plata, Lomas de Zamora, Maipú, Mar del Plata, Rosario eta Llavallol eta Sarandí Euskal Echea Ikastetxekoak. Alabaina, ‘Ume Topaketa’ proiektua aurrera doa eta FEVAk dagoeneko datorren urterako gonbidapena bidali du euskal etxe guztiera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia