euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal diasporaren paper berriari buruzko mintegia egingo da uztailean Donostian, EHUren Udako Ikastaroen barruan

2016/04/27

Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen logoa
Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen logoa

PUBLIZITATEA

Aurtengo uztailaren 18 eta 19an, euskal Diasporari buruzko ikastaro bat antolatu du Euskal Herriko Unibertsitateak, Imanol Galdosen zuzendaritzapean. Ikastaroan euskal Diasporak XXI. mendean duen zeregina aztertuko dute hainbat adituk; tartean, Boiseko Unibertsitateko John Ysursa, Necocheako Xabier Zubillaga, Bartzelonako Euskal Etxeko Aitor Arruti; edo Marian  Elorza eta Asier Vallejo, Eusko Jaurlaritzaren izenean. Egitarau osoa, jarraian.

Donostia-San Sebastian. Diasporak atal berezia izango du aurten Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroetan, eta uztailaren 18 eta 19an gai honen inguruko gogoeta egingo dute bertako eta nazioarteko hainbat adituk. Ikastaroa Donostiako Udaletxeko Kultura saileko Imanol Galdosen zuzendaritzapean antolatu da, eta bertan egungo euskal Diaspora munduko zenbait kidek parte hartuko dute.

Ikastaroaren helburua Diasporak XXI. mendeko Euskal Herrian duen eta izan dezakeen eraginari buruzko gogoeta egitea da. Antolatzaileen esanetan, gainera, ikastaroak gogoeta horren abiapuntu izan nahi du, etorkizunean gaia jorratzeko ekimen gehiago egingo direlakoan.

EGITARAUA

Uztailaren 18a

-09:00 - 09:15 Harrera
-09:15 - 09:30 Hitzaldia: “Ikastaroaren aurkezpena”, Marian Elorza Zubiria, Eusko Jaurlaritza, Kanpo Harremenatarako Idazkari Nagusia
-09:30 - 10:30 Hitzaldia: “Las relaciones internacionales del País Vasco, con especial atención a la acción contemporánea del Gobierno Vasco”, Alexander Ugalde Zubiri, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nazioarteko Harreman irakaslea. Historian lizentziatua eta Zientzia Politikoetan doktore
-10:30 - 10:45 Atseden tartea
-10:45 - 12:15 Hitzaldia: “Diasporaren ikuspegia Boiseko ikuspegitik. Boise: 21. mendeko diasporaren ereduetako bat”, John Ysursa, University of Boise-USA , Basque Studies Center-eko zuzendaria
-12:15 - 13:00 Hitzaldia: “Euskal diasporaren erronkak Argenti nan 21. mendeari begira”, Xabier Zubillaga, Ekonomilaria. Kooperazio eta Garapenetako Euskal Argentinat Institutuko zuzendaria izan da
-13:00 - 13:45 Hitzaldia: “Euskal Diasporaren ikuspegi europarra”, Aitor Arruti, Bartzelonako Euskal Etxeko kidea
-16:00 - 16:45 Hitzaldia: “Eusko Jaurlaritzak diasporaren inguruan duen estrategia: ikuspegi orokorra”, Asier Vallejo Gobierno Vasco/ Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria
-16:45 - 18:00 Mahai ingurua. Hizlariak: Xabier Zubillaga, John Ysursa, Aitor Arruti eta Asier Vallejo

Uztailaren 19a

-09:00 - 10:00 Hitzaldia: “Gogoeta batzuk Diaspora kontzeptuaz: irlandar emigrazio historikoaren ezaugarri esanguratsuak, euskal/irlandar kasuak nolabait alderatu nahirik". Patrick Fitzgerald, The Mellon Centre for Migration Studies. Omagh. Irlanda Iparraldea
-10:00 - 11:00 Hitzaldia: “Globalizazioaren eta ezagupenaren giltzarritasunaren ikuspuntu berri bat”, Guillermo Dorronsoro, Business School-Deustuko Unibertsitatea, Dekanoa
-11:00 - 11:30 Atsedena
-11:30 - 12:30 Hitzaldia: “Diaspora: 2.0”, Ivan Giménez, Bizkaia: talent, zuzendaria
-12:30 - 13:30 Mahai ingurua. Hizlariak: Patrick Fitzgerald, Guillermo Dorronsoro, Ivan Giménez
-16:00 - 17:00 Hitzaldia: “Euskal kultura nazioartekotzea: kultur sektorearen beharra, herrialde osoarena”, Josean Muñoz Gobierno Vasco/Eusko Jaurlaritza, Kultura Sailburuordea
-17:00 - 18:00 Hitzaldia: “XXI. mendeko Euskadi eta euskal diasporaren zeregin berria: zenbait gogoeta". Ikastaroaren ondorioak. Hizlaria: Imanol Galdos Irazabal, Donostiako Udaletxeko Kultura Saila.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia