euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Diasporaren Nazioarteko Egunaren bosgarren edizioaren ekitaldi instituzionala Donibane Garazin: irudi kronika

2022/09/12

Hegoaldeko eta Iparraldeko agintariak oinez Donibane Garazin barrena Merkatu Plazarako ekitaldirako bidean
Hegoaldeko eta Iparraldeko agintariak oinez Donibane Garazin barrena Merkatu Plazarako ekitaldirako bidean

PUBLIZITATEA

Donibane Garazi, Nafarroa Beherea. Euskal Diasporaren Egunaren bosgarren edizioko ekitaldi ofiziala egin zen atzo Donibane Garazin, aurrenekoz Ipar Euskal Herrian. Eusko Jaurlaritzako Iñigo Urkullu lehendakaria eta Jean-René Etchegaray Iparraldeko Hirigune Elkargoko presidentea izan ziren buru, bertako auzapez Laurent Inchauspé anfitrioi. Bertara bildu ziren baita ere Idoia Mendia lehendakariordea eta Garamendi, Tapia, Azpiazu, Bildarratz, Sagardui eta Artolazabal sailburuak, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranbururekin batera. Eurekin partaide, instituzioetako ordezkaritza zabala, tartean Joseba Erremundeguy kontseilaria eta Euskal Hirigune Elkargoko beste kide batzuk, Eusko Legebiltzarreko eta Foru Aldundietako ordezkariak eta eskualdeko alkateak, besteak beste. Agintariak Udaletxean elkartu ziren, bertan Urkullu errezibitu, hitzak eta opariak trukatu eta euskal emigrazioari buruzko erakusketa aurkeztu zieten, ondoren Merkatu Plazara abiatzeko, ekitaldia han egin baitzen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia