Vitoria-Gasteiz. Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarra egingo da aurtengo urrian Bilbon, eta bilkura garrantzitsu horri begira, Enara inkesta sustatu du Eusko Jaurlaritzak, geure diasporakideak ezagutu nahian, inportantea baita Diasporari buruzko edozein politika garatzeko jakitea nolakoak diren gure Diaspora osatzen duten gizon-emakumeak eta zeintzuk diren euren izaera, pentsamolde eta iritziak. Orain arte bete ez baduzu, anima zaitez eta, zergatik ez oraintxe bertan erantzun, minutu batzuk baizik ez dizkizu kenduko!
Inkesta norberaren datu pertsonalak emanez edo eman gabe bete daiteke. Abuztuaren 15a da parte hartzeko azken eguna.
Parte hartzen dutenen artean, bidaia bat zozketatuko da, Bilbora Mundu-Batzar garaian edo AEBetako Boisera 2020ko Jaialdi euskal festa erraldoian parte hartzeko.
Inkestari internetez erantzuteko, egizu klik hemen.
Eskerrik asko, aldez aurretik.