Buenos Aires, Argentina. Berezkoa daukate euskaldunek euren txokotik ateratzeko eta mundua esploratu eta ezagutzeko joera eta jakinmina. Bidaiari eta esploratzaile izatea betidaniko ezaugarri izan dute euskaldunek. Mundura jalgi eta, denborarekin, batzuk bertan geratu, eta eurak eta euren ondorengoek egun Euskal Diaspora bezala ezagutzen duguna osatu dute, zenbaitek Zortzigarren Probintzia deitzen duten Euskal Herriko zati hori; Iparragirreren Gernikako Arbola ereserkiak irmo aldarrikatzen duen "Eman da zabal zazu munduan frutua" esaldiak islatzen duen fenomenoa.
Euskal Diaspora aspaldi ari da aldarrikatzen Euskal Herriaren eta euskal kultura eta gizartearen baitan dagokion lekua. Sentiberatasun handia dago Diasporan gai honetaz. Indartu, sendotu, garatu eta hedatu nahiko lukete Euskal Herrian Diasporari buruz dagoen ezagutza, edo sendatu dagoen ezezagutza.
Hori nabarian geratu da ikusirik lehenengo urte honetan zein entusiasmo eta segida handiz erantzun dioten munduko euskal etxeek Jaurlaritzak Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko egindako deialdiari. Hamaikatxo izan dira munduan zehar irailaren 8arekin bat antolatutako ekitaldi,elkarretaratze eta Hitzorduak.
Euskal Diasporaren Eguneko gertakarien inguruko bi bideo ekarri ditugu hona:
[Euskal Diasporaren Eguna 2018 eta Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxea]
[Euskal Diasporaren Eguna 2018 eta Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxea]
Eta segidan munduko ospakizunen argazki-galeria berri bat: