euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Diasporaren Eguna: Euskal Herrian, Ispasterren egingo du igandean ekitaldia Jaurlaritzak, Lehendakaria buru

2019/09/02

Ispasterko alkate Garbiñe Saenz de Buruaga, eta Eusko Jaurlaritzako Marian Elorza eta Gorka Alvarez Aranburu
Ispasterko alkate Garbiñe Saenz de Buruaga, eta Eusko Jaurlaritzako Marian Elorza eta Gorka Alvarez Aranburu

PUBLIZITATEA

Ispaster, Bizkaia. Eusko Jaurlaritzak eta Ispasterko Udalak datorren igandean, irailaren 8an, kostalde bizkaitarreko herri honetan Urkullu lehendakaria buru 12:00etan herriko plazan egingo den ekitaldiaren aurkezpena egin zuten joan den ostiralean. Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak eta Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Komunitatearentzako zuzendariak hartu zuten parte aurkezpenean, Ispasterko alkate Garbiñe Saenz de Buruagarekin batera.

Ispasterko Udala antolatzaile, deialdiaren xedea Euskal Diasporaren errealitatea Euskal Herriko herritarrengan hurreratzea izango da, Euskadi barne zein kanpoan. Ispasterren bertako biztanleak eta hurbiltzen diren gainerako herritarrak partaide, Euskal Diasporaren Eguna mundu osoko euskal komunitateetan ospatuko da eta aurkezpen ekitaldian iragarri zenez, dagoeneko 15 dira izena eman duten herrialdeak, hamarnaka euskal etxe Europan eta Ameriketan barrena, Asia eta Australian, ludi osoa harrapatuta.

Mundu osoko euskal etxeen hitzorduak oraindik iristen ari direla, datozen egunotan argitaratuko dugu munduko euskal etxeek egingo dituzten ekitaldien berri zehatzago.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia