Buenos Aires, Argentina. Azken ospakizunetako bat joan den larunbatean egin zuten Buenos Aires probintziako Chascomus hirian. Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak dantza erakustaldi bat antolatu zuen Brazzola Udal Antzokian eta dantzaldiaren ostean afaria Club de Bochas elkartean. Gogoratu berez Euskal Diasporaren Egunak (EDE) Irailaren 8a duela data ofiziala eta egun horretan eta hurrengoetan ospatutako jaien informazio eta argazkiek oraindik iristen jarraitzen dutela gure erredakziora.
Zalantzarik ez da EDE ospatzeko proposamenak erantzun aparta bildu duela bazter guztietako euskal etxe eta komunitateetan eta begi bistan utzi duela munduan barreiatutako Euskal Herriak ezagutza eskatzen diela Europako Euskal Herriko euskaldunei, eskabide eta aldarrikapen horren adierazgarri izan direlarik EDE dela-eta munduan zehar eman diren euskal agerpenak.
[Euskal Diasporaren Egunean Viedma eta Patagonseko Aberri Etxea-ko ikasleek euskal immigranteei egindako omenaldia]
[Euskal Diasporaren Eguna dela eta Villa Mariako Euzko Etxeak zabaldutako bideoa]
Hona 2018ko Euskal Diasporaren Eguneko azken irudi-galeria: