euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Diasporaren Eguna 2024k gustu guztietarako jarduera sorta zabal batekin ospatuko du Argentinan efemeridea

2024/09/05

Argentina osoko euskal etxeek irailaren 8an Diasporaren Eguna ospatuko dute bilera eta jarduera ugarirekin
Argentina osoko euskal etxeek irailaren 8an Diasporaren Eguna ospatuko dute bilera eta jarduera ugarirekin

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Munduko gainontzeko Euskal Etxeekin bat eginez, Argentinakoek ere abiatzekotan dauzkate Diasporaren Eguneko euren ospakizunak. Herrialde osoan zehar, euskal komunitateek. 1522an Juan Sebastian Elkano euskal marinelak munduari lehen bira burutu zuen eguna gogoratuko dute. Diasporaren Eguna berez irailaren 8a bada ere, euskal elkarte kopuru handi batek egun horretatik hurbil dauden datetan antolatu ditu ekitaldiak. Hona efemeridea ospatzeko propio antolatutako edo harekin bat eginez iritsi zaizkigun hitzordu argentinarra (zeure euskal etxekoa topatzen ez baduzu, gareaiz zaude, info@euskalkultura.eus-era bidal baititzakezu datuak).

Irailaren 6, ostirala

Buenos Airesen, Euskaltzaleak Euskaltegiak “El Vasco” filmaren emanaldiarekin ospatuko du, bere Topaketetako bat eginez 20:00etan. Filmaren ondoren, solas trukea eta hau amaituta, taberna irekiko da eta "ohiko pintxo arrakastatsuak” zerbitzatuko dira, euskal musika lagun. 

Argentinako hiriburuan ere, Laurak Bat Euskal Etxeak, Abesbatza Topaketa bati emango dio abegia du, “ILSEko Gazte Abesbatza”, “Damas y pentagramas” talde bokala eta “Sol Mayor” abesbatzak partaide, 19:30ean. Bezperan, Diasporaren Eguneko programan baita ere, bertako Lagun Onak abesbatzaren emanaldia prestatu du, euskal obra tradizionalak eta Gounod-en Meza interpretatuz, beti ere euskal etxe porteñoaren egoitzan.

Necochean, Euzko Etxeak arratsalde artistiko batez gozatzera gonbidatzen du, bere dantza talde guztiak partaide, esan nahi baita haur txiki, ertain-txiki, ertain, Gazte Alai eta Dino Alai dantza taldeak oholtza gainean. Osasuna Otxotea ere arituko da eta bere klasikoekin alaituko du hitzordua. Ondoren, erromeria eta festa Diasporaren Egunaren ospagarri..

Irailaren 7, larunbata

Formatu ezberdin batean, Buenos Aires iparmendebaldean lau euskal etxek bat egin dute Diasporaren Eguna elkarrekin ospatzeko. Izan ere, Pergaminon bilduko dira Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat, San Nicolaseko Euzkal Etxea eta Chacabucoko Guillermo Larregui, anfitrioi arituko diren Lagun Onak Euskal Etxekoekin. Goizeko 10etatik gauerdira arte, agenda harrigarri eta zabal bat garatuko dute. Umeentzako eta helduentzako jarduerak eskainiko dituzte, herritar guztiei irekita eta doan. Eskainiko dituzten proposamenen artean, sukaldaritza, mus, dantza, danborrada, euskal musika eta kantu tailerrak, genealogia stand bat, hitzaldiak, antzezlana, korua, euskal dantzen erakustaldia,0omenaldia Evaristo Vidaurreta “diasporako euskaldunari”, erromeria... Lekua, Pergamino hiriko Arte Ederren Udal Museoan (Alsina eta Moreno) eta Lagun Onak-en egoitzan (9 de Julio 835).

Atzera Buenos Airesera, Alkartasuna gastronomia taldeak eta Iparraldeko Euskal Etxeko Kultura Azpibatzordeak gonbitea luzatu diete EEko bazkide eta lagunei 21etan euren egoitza sozialean egingo duten afari eta elkarretaratze-ospakizunera. Pintxoak, enpanadak eta edariak partekatuko dituzte elkarrekin, kostu prezioan. Cañuelasen, 16:30ean, "Euskal Diasporaren Eguna" Abesbatzen Topaketa antolatuz egingo dute bat hitzordu disporarenegundarrarekin. Bertan, Denak Bat Euskal Etxeak gorazarra batez erabaki du plazaratzea jendaurrean eta ospatzea herrian festa, izan ere Isolina Chola Beherens omenduz eta Cañuelasen gauzatu duen ibilbide eredugarria aitortu eta gailenduz

Cordoba hirian, Gerora Euskal Kultur Elkarteak bi topaketa antolatu ditu. Asteazkenean egin zuen lehena, irailaren 4an, Nömadak Tx filma proiektatuz Cordobako Unibertsitateko Hizkuntzen Fakultatean, egoitza nagusian, eta bigarrena larunbatean egingo dula, 11etan, hain zuzen ere Txalaparta Tailer bat, Gaspar Jaurenak eta Agustin Alonsok emana. Cordoba probintzian, Villa Marian, bertako Euzko Etxeak Euskal Dantza Tradizional Tailerra eskainiko du 15etan, Karen Astradaren eskutik. Adin eta pertsona interesatu guztiei luzatu zaie parte hartzeko gonbidapena, ez baita aurretiko ezagutzarik behar.

Irailaren 8, igandea

Tandilgo Gure Etxeak "janari gustagarria, dantzak eta konpainia ona" iragartzen ditu. 12etan, Plaza del Tanque-n, pintxoak, paella, gazta-tarta eta euskal dantzen klase irekia. Bere aldetik, Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxeak ekitaldi bat agintzen du, goizeko 10etan herriko Udal Parkean, Gernikako Arbolaren kimuaren ondoan. Comodoro Rivadavian, Euskal Etxeak familia giroko bazkari batera deituz ospatuko du Diasporaren Eguna, 13:30etan euskal elkartearen egoitzan.

Pampan, Macachingo Euzko Alkartasunak deia egin die bazkide eta lagunei 11:30ean Immigrantearen Pasealekuan egingo duen ekitaldira bertaratzeko. Euskal dantza tradizionalen erakustaldia eskainiko dute. Amaieran, Euskal Etxeko Kultur Aretora joango dira eta hamaiketakoa, jolasak, irudiak eta dantza gehiago partekatuko dituzte bertan. Lapridan, ostera, Lagunen Etxeak haur eta helduenentzako ekitaldi batekin ospatuko du eguna. 16etan, Ines Bombarak "Cuentos para niños. Cuentos de la Mitología vasca" (Haurrentzako ipuinak. Euskal mitologiako ipuinak) emanaldia eskainiko du, eta 19:30ean, Eduardo Torryk elkarrizketa formatozko saioa burutuko du Mikel Ezkerrorekin, "El misterio de los vascos” (Euskaldunen misterioa) izenburupean. 20: 30etatik aurrera, taberna zerbitzua eskainiko da.

Villa Mariako Euzko Etxeak, berriz,Diasporaren Eguneko ospakizunekin segituz, egungo eta dantzari ohientzako bazkari batekin amaituko ditu igandean ebere egoitzan ospakizunak. Hitzordua, 12:30ean Zuberoa Aretoan. Concordian, Ibaiko Izarra Euskal Etxeak "Diasporaren Eguneko Te Bingo" batera deitu du bere jendea, eguna ospatu eta elkarrekin partekatzeko, programako osagai direla jokoa, dantzak, musika eta "gauza goxo ugari", esan digutenez, Ikasleen Klubean.

Zorionak diasporakideok!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia