euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Diasporaren Eguna 2024: hainbat herrialdetako saioen irudi gehiago, gogotsu eta ilusioz Diaspora aldarri

2024/09/16

2024ko Euskal Diasporaren Eguna Utah-n
2024ko Euskal Diasporaren Eguna Utah-n

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Segitzen dugu Euskal Diasporaren Egunari dagozkion hitzorduen isla biltzen orriotara, gogora ekarriz baita ere honakoa, aurtengo edizioak bildu dituen ehundik gora hitzorduen lagin txiki bat baino ez dela. Deitutako ekimenak mota eta ezaugarri askotakoak izan dira, Imanol Pradalesek Oñatin, bertako programa boisetarraren 50. urteurrena omendu zuen ekitaldi instituzionaletik, beste hamaika biltze eta elkarretaratzetara, besta-giroko bat-egitea ororen ezaugarri.

Gogora dezagun, data ofiziala irailaren 8a dela, eta ekitaldiak bereziki asteburu horretan egin zirela. Kasu batzuetan, Argentinan esaterako, Immigrantearen Festekin ere bat. Diaspora osoan, baina, baieztatu behar da Euskal Diasporaren Eguna, Euskal Herritik kanpo sakabanatuta dauden euskal jatorriko jendeen biltzaile bilakatu dela. Hona artikulu honetara batu dugun lagina (artikulu gehiago ere ari gara argitaratzen). Santiago (Euzko Etxea) eta Viña-Valparaíso (Euzko Etxea), Txilen; Lima (Limako Euskal Etxea) eta Trujillon (Trujilloko Euskal Etxea), Perun; Caldas-Antioquia (Gure Mendietakoak), Kolonbian; Montevideo (Haize Hegoa), Uruguain; Sao Paulo (Eusko Alkartasuna), Brasilen; eta Salt Lake City (Utah Basque Club) Utah-n, Estatu Batuetan.


Txilen, Santiagoko Euzko Etxeak irailaren 7an ospatu zuen, hirian dauden trukeko ikasleak eta herrialdean praktika profesionalak egiten ari diren Euskal Herriko gazteekin. Euskal Herriko eta Txilekoeta dantzak dantzatu zituzten, pilotan aritu ziren eta arratsalde pasa ederraz gozatu zuten gonbidatuek zein etxekoak. Argazki gehiago, hemen.


Txiletik atera gabe, Viña Del Mar-Valparaisoko Euzko Etxeak ere egun berean, irailaren 7an. osàtu zuen, “2000 del Winnipeg. Diario de abordo” liburua aurkeztuz Josu Chueca Intxusta egilea lagun; 1939an Valparaisora iritsi zen itsasontzian etorritako bi errefuxiaturen bilobak ere bertaratu ziren aurkezpenera.


Limako Euskal Etxeak astebeteko ekitaldi sorta antolatu zituen Diasporaren Egunaren karietara, tartean euskara eta sukaldaritza klaseak, ‘La Ruta Vasca’ liburuaren aurkezpena, meza, 'Copa Diaspora' Mus Txapelketa eta zinema saioa. Trujilloko Euskal Etxeak, berriz, Cuscoko Virgen del Juncal Euskal Etxea lagun, erakusketa birtuala antolatu zuen, 2023-24ko Diaspora Graduondoko eta Diasporako hainbat erreferente partaide. Honi buruzko artikulua, hemen


Kolonbiako Antioquian, Gure Mendietakoak Euskal Etxeak “El ideal de lo vasco en la literatura antioqueña: huellas, mitos, introtipos y estereotipos” liburuaren aurkezpena jendaurretuz ospatu zuen Diasporaren Eguna hainbat euskaltzale eta lagun deiturik ekitaldira..


Montevideon Haize Hegoa Euskal Etxeak antolatutako bazkarian María Noel Abella Aiscarrek interbentzio artistikoa eeskaini zuen guztien pozgarri. Gainera, hainbat eskola bisitatu zituzen Euskal Etxeko lagunek, Euskal Herriari buruzko informazioa zabalduz. Hemen bisiten argazkiak.


Brasilen Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak mahaiaren inguruan, bazkari batera bildu zituen bazkide eta lagunak, irailaren 8an, Churrascaria Estância Campo Belo jatetxean, gogotsu eta umore onez partekatzeko egutegian gorriz markatuta daukan Euskal Diasporaren Eguna.


Estatu Batuetako Salt Lake Cityn, Utah Basque Club Euskal Etxeak goizean goiz hasi zuen Diasporaren Eguneko ospakizuna' Mus Txapelketa Txikia'rekin eta arratsaldean herri afari goiztiarra partekatuz parkean, oso berea duten senidearteko estiloan, bertako euskaldunek ere sendo eurenganatu eta bere egin baitute Euskal Diasporaren Eguna urtero ospatu eta bestalari aldarrikatzea

Hona lagina, beraz. Munduko euskal etxe askok, bakoitzak beretik, baina artelan puntillista balitz bezala, bat egin zuten Euskal Diaspora Egunaren 2024ko edizio berriarekin, guztien artean urrundu eta Diaspora osoaren marrazki eta aldarria osaturik. Bada oraindik irailean zehar hitzordu eta elkarretaratzeak deitu dituzten euskal elkarteak. Artikulu honetan ematen genuen horietako batzuen berri. Valladolideko Gure Txokok Euskal Etxeak, konparazio, irailaren 21ean, datorren larunbatean egingo du bere jaia, Julio Jimenez eta Petre Bulgarea harrijasotzaileak lagun. Euren jaiak ere egingo dituzte hilean zehar besteak beste Tolosa, Montpellie, Colorado, Chacabuco, Junín, Chivilcoyko... euskal etxeek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia