Donostia-San Sebastian. Hirugarren eta azken ematealdia. Globalizazioaren garaian ez dirudi ideia txarra zarenetik eta zeure ezaugarriekin biltzea globalizaziora. Eta hori izan zen, izan ere, mendetan zehar, eta naturalki munduan sakabanatu ziren euskaldunek egin zutena, Euskal Herria euren kultura eta izaera eurekin eramanda. Etorkinak euren herriaren zatitxo bat bidaia horretan lagun zutela abiatu ziren eta horren ondorioz gaur egun euskal kulturaren, ohituren, izaeraren eta hizkuntzaren arrastoak hamaika lekutan topa daitezke munduan.
Immigrante horiek hasitako lana euskal elkarteek jarraitu zuten euskal nortasuna, ondarea eta kultura jagoten egindako lan eder horri esker esan dezakegu gaur egun badela Zortzigarren Probintzia eta Diasporako lagunok ere Euskal Herria osatzen dugula. Lan hori eta engaiamendu hori aitortzeko, Euskal Diasporaren Eguna ospatzea onartu zuen iaz Gorka Alvarez buru duen Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak, urtero irailaren 8an ospatzeko; eta iazko edizioaren arrakastaren ondotik, aurten, bigarren edizioan, are euskal etxe eta komunitate gehiagotan ospatu da, aldarri hori egiteak Diasporan biltzen duen sostenguaren adierazgarri.
Hona Euskalkultura.eus-ek, munduan han-hemenka egin diren hitzordu horiek batuz osatu duen hirugarren eta azken argazki-albuma. Zorionak euskal etxe eta komunitate guztietako kide eta lagunei zeuon lanagatik eta urte osoko zeuon atxikimendu eta engaiamenduagatik!
[Quebec: Montrealgo Adar Tadea Diasporaren Egunean]
[Plater tipikoak eta euskal dantzak Roldango Euskel Biotzaren ospakizunean]
[Giro ederra Mar del Platako Denak Bat-en ospakizunean]