euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal diasporako erakunde nagusiak Ibarretxeren kontsulta bertan behera uztearen kontra azaldu dira

2008/10/24

Ibarretxe lehendakaria Cordobako Euskal Astera bildu zen euskal komunitatearen aurrean hizlari orain bi urte (argazkia EuskalKultura.com)
Ibarretxe lehendakaria Cordobako Euskal Astera bildu zen euskal komunitatearen aurrean hizlari orain bi urte (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Ameriketako euskal diaspora antolatua ordezkatzen duten erakundeek agiria plazaratu dute "Eusko Legebiltzarrak ekainaren 27an onartu zuen Herritarrei Herri Galdeketa egiteko Kontsulta legea bertan behera uztearen aurka", euren "sostengu gogotsu eta biziena" adieraziz, "Eusko Legebiltzarrak onartutako Legeak dioenari jarraiki euskal herritarrak kontsultatuak izan daitezen". Agiriaren sinatzaile dira Argentina, Brasil, AEB eta Kanada, Kolonbia, Mexiko, Paraguai, Peru, Txile, Uruguai eta Venezuelako euskal erakundeak.

Donostia-San Sebastian. Lehenengo aldiz gertatu den gauza da Ameriketako euskal etxe eta elkarteen ordezkaritza erabatekoa daukaten erakundeak ados jarri izana gisa honetako aldarrikatze edo kokapena adierazteko. Agiria, Argentinako FEVAtik idatzia eta bultzatua izan da. Baina, berez berak bakarrik munduko euskal etxeen ia erdia biltzen duen FEVAk, kontinenteko gainerako federazioen sostengua bereganatu du agiriaren alde, hala nola Venezuelako FCVVrena eta Uruguaiko FIVUrena, eta baita euskal etxe kopuruan munduko bigarren federazio garrantzitsuena den Estatu Batuetako NABOrena ere, aurrenekoz honelako gai bati dagokionez [gainerako sinatzaileak soilik euskal etxe bat edo bi dauzkate herrialdeak dira].

NABO --North American Basque Organizations-- bezalako erakundeen jarrera orain artean, politikarekin urrutitik ere harremanik izan zezaketen gai guztiak ekidin eta zuzenean baztertu eta iritzirik ez ematea izan da, baina kasu honetan eta herritarrei herri galdeketa egin eta euren iritzia galdetzea "amerikar tradizio demokratikoekin uztartzen den gaia" dela argudiatuz eta herritarrei galdetzearena "besterik gabe moztu ezin den oinarrizko ariketa demokratikoa" dela esanez, "batez ere ariketa hori eskatzen duena demokratikoki hautatutako legebiltzar bat denean", NABOko ordezkarien gehiengoak baiezkoa ematea lortu zuten jarrera hori erakunde honen biltzarraren barnean defenditu zuten ordezkariek.

Sei puntu biltzen dituen agiria, hauxe da bere osotasunean.

Lotura interesgarriak

FEVAren webgunea
www.fevaonline.org.ar

NABOren webgunea
www.nabasque.org



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia