euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Diaspora Graduondokoaren defentsa egunak dira, aukera defentsetako batzuk online segitzeko, gaur bertan

2023/12/20

Astelehenean online egin zuen bere tesiaren defentsa David Alberto Flores Rosasek Mexikoko Etxabe pintore familiaz
Astelehenean online egin zuen bere tesiaren defentsa David Alberto Flores Rosasek Mexikoko Etxabe pintore familiaz

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Euskal Herriko Unibertsitateak, Oscar Alvarez Gila irakaslea koordinatzaile, eta Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza laguntzaile, duela bi urtedanik eskaintzen ari diren Euskal Diaspora Unibertsitate Espezializazioak, Graduondo Amaierako lanen defentsa du aste honetan, gehienak online eta bateonbat baita modu presentzialean ere, eta asteazken honetan bertan bi ikasle berrik defendituko dituzte euren lanak, Rocío Lorenzo del Ríok eta Borja Guillén Díaz-ek, hain zuzen ere.

Gaur goizeko 12etan defendatuko du online bere lana Borja Guillén Díaz, tesiak izenburu duela "Australiarako euskal diaspora protagonisten hitzetan" (zuzendari Oscar Álvarez). Hauxe, online segitzeko linka. Apur bat lehenago, 10etan, baina modu presentzialean Rocío del Río Lorenzok defendituko du berea, "Mitos y estereotipos de la cultura vasca en el cómic de superpoderes y fantasía y en otras obras con autoría y publicación fuera de Euskal Herria" izenburupean (zuzendari Iker Arranz). Lekua, EHUko Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoa Donostian.

Aste honetan lehenago, astelehenean, hilaren 19an, beste bi tesi defenditu ziren, biak online: David Alberto Flores Rosasen "Los Echave, pintores vascos en la Nueva España. Revalorar el patrimonio artístico vascongado en México" (zuzendariak Alberto Angulo eta Eneko Ortega) eta María Susana Siccardi Ohaco-ren "Integración lingüistica entre Euskal Herria y la Diáspora a través del euskera: un puente al final del arco iris" (zuzendari John Bieter eta Marcelino Irianni).

Tesi defentsek urtarrileak segituko

Urtarrilaren 11rako, 12:00etan, geratzen dira Errukine Olaziregi Gomez-en "Aprendizaje del euskara en la diáspora: motivaciones, actitudes ante el idioma, identidad: Madrid" tesiaren defentsa (zuzendari Marijo Olaziregi), Jasone Agirre Garitaonaindiaren "Euskal diasporaren lege baterako legealdiaren analisi konparatiboa" (zuzendari Josu Amezaga) 16:00etan; eta Miguel Alvarez Huidobroren "Identidad diaspórica, etnia, nacionalidad y pertenencia en el caso vasco" (zuzendari Iker Arranz), 11:00etan, online. Eta urtarrilaren 17rako, 16:00etan, online Ignacio Joaquín Lardizabalen "Abertzales en el Octavo Herrialde. Experiencias políticas de la diáspora vasco-argentina (1964-1975)", zuzendari Marianela Scocco.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia