Vitoria-Gasteiz. Aurreko ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateak, Eusko Jaurlaritza lankide, estreinatu zuen Euskal Diaspora graduondoak emandako lehenengo amaierako ikerlana defenditu zuen atzo online Kepa Zelaiak Oñatitik "Euskal diaspora eta komunikabideen bilakaera Argentinan" izenburupean. Bigarrena gaur bertan defendituko du Dennis Sorondok Irlandatik "(Re)articulando la Comunidad Vasca Global: Los sujetos de las diásporas vascas como actores diplomáticos" izenpean, 15etan, eta online segitu ahal izango da.
-Konektatzeko: https://ehu.webex.com/ehu/j.php?MTID=m1b6dcecec5f5795417c1e08b72e521f4
-Bilera zenbakia (sarbide kodea): 2731 187 3877
-Bileraren pasahitza: 8RNeEPc4mi9 (87633724 telefono eta bideo sistema bidez)
-Telefonoz batzeko: +34-91215-8236 Spain Toll, +34-917-911283 Spain Toll 2
Dennis Sorondok Maialen Goirizelaiaren zuzendaritzapean egin du bere ikerlana eta epaituko duten Tribunaleko kideak Gorka Alvarez Aranburu, Asunción Merino eta Maria Eugenia Cruset izango dira. Bere graduondo amaierako defentsa, graduondo amaierako defentsa guztiak bezala, irekiak dira legez eta interneten bidez egingo direnez, publikoak sartzeko aukera izango du, aipatutako lotura erabiliz, mikrofonoa eta kamara itzalita.
Kepa Zelaia, lehenengo 'espezialista euskal diasporan'
Izan ere 'Unibertsitate Espezializazioa Euskal Diasporan' baita EHUk sortutako graduondoak ematen duen tituluaren izena, eta Kepa Zelaia Bolinaga oñatiarra, lortzen duen lehena. Kepa Zelaiaren epaimahaiak hiru kide izan zituen: Xabier Irujo, lehendakari, Maialen Goirizelaia, idazkari, eta Argitxu Camus-Etchecopar, epaimahaikide. Lanaren zuzendaria Josu Amezaga izan zen. Oso kalifikazio altua lortu zuen, 9.
Hurrengo graduondoko amaiera ikerlanei dagokienez, azaroan Rubén Suarezen bere lana defendatiko du “Toki ederra”. Aberri Etxea de Viedma, Carmen de Patagones y zona de influencia. (1996-2018). Diáspora Vasca organizada en la Patagonia Norte de Argentina. Desafíos conceptuales izenburu.
Ikerlanen aurkezpenak suposatzen duen urrats berriaz galdetuta, graduondoko zuzendari Oscar Álvarez Gilak bere bozkarioa adierazi dio EuskalKultura.eus-i, "lehenengo defentsa izan baita, eta guretzat oso une hunkigarria".