euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal diaspora aztergai, asteartean hasiko da Arrasaten 'Euskal Herria Mugaz Gaindi' 2009 Mintegia

2009/10/16

EHMG 2009ko afixa
EHMG 2009ko afixa

PUBLIZITATEA

Datorren asteartean hasiko da Gipuzkoako Arrasaten 'Euskal Herria Mugaz Gaindi' (EHMG) Nazioarteko Mintegiaren VI. edizioa. Urriaren 20, 21 eta 22an Arrasateko Kultura Etxea munduan euskal diaspora aztergai hartzen duten ikerlari eta ikaslarien biltoki bilakatuko da, gehienbat Euskal Herriko unibertsitate eta ikasketa guneetatik etorriak, baina baita Ameriketako zenbait herrialdeetatik ere, hala nola Argentina, Uruguai eta Txiletik. Euskal Herriko Unibertsitatea antolatzaile, bertatik adierazi da, bertan egon ezin dutenentzat, mintegi birtual bat ere egongo dela, eta EuskoSare.org-etik segitu ahal izango dela sarean.

Arrasate, Gipuzkoa. Mintegira bilduko dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaria, Julian Celaya; Gipuzkoako Foru Aldundiko Kanpo ekintza eta Turismo zuzendaria, Agustin Arostegi; eta Arrasateko alkatea, Ino Galparsoro. Mintegial euskal migrazioaren eta bere ondorioen azterketa egingo du, Euskal Herri kanpo zein barnean.

Seigarren edizioa du aurtengoa Mintegiak. Gasteizen hasi zen eta bertan egin zituen lehenengo bi urteak (2004 eta 2005), ondoren Uruguaiko Montevideora pasatzeko (2006), jarraian Lapurdiko Baionara (2007) eta gero Estatu Batuetako Kaliforniako Bakersfield-era (2008). Heldu den urtean Argentinan, Buenos Aires probintziako Tandil herrian egingo dela jakinarazi da.

Hona Euskal Herria Mugaz Gaindi 2009ko egitaraua:

Asteartea, urriak 20

-9:00 Harrera eta materiala jasotzea

-9:30 Inaugurazio ekitaldia

-10:00 Mahaia. Historia

Jon Ander RAMOS MARTINEZ (Euskal Herriko Unibertsitatea). Habanako Asociación Vasco-Navarra de Beneficencia (1877-1902).

Alberto IRIGOYEN ARTETXE / Adriana PATRÓN (Uruguai). La Asociación Vasco-Navarra de la Habana, Cuba. Razones de su fundación.

Ana Isabel UGALDE GOROSTIZA (Euskal Herriko Unibertsitatea). La contribución de Don Pedro de Viteri a la modernización de Mondragón.

Beñat ÇUBURU (UPPA Baiona). Specialisation économique et émigration vers l'Amérique à Hasparren (XIXe - XXe siècles).

-Atsedena

Alberto ANGULO MORALES (Euskal Herriko Unibertsitatea). La Real Congregación de San Ignacio en la prensa española (1713-1874) de la protección a la promoción.

Marcelino IRIANI ZALAKAIN (Iehs-Conicet, Tandil) Construyendo una pequeña Euskalerria en la pampa húmeda, Argentina.

Kepa ALTONAGA (Euskal Herriko Unibertsitatea). Euskal Herri berri bat Argentinan: Daniel Lizarralde eta Florentzio Basaldua.

-15:30 Mahaia. Proiektuen aurkezpena

Marian MARTÍNEZ DE PANCORBO (Euskal Herriko Unibertsitatea). Genoma y Diáspora Vasca.

Alberto ANGULO MORALES / Jon Ander RAMOS MARTÍNEZ (Euskal Herriko Unibertsitatea). Los vascos en la prensa americana. Recopilación y digitalización de noticias sobre Euskal Herria y las colectividades vascas.

Ignacio LARDIZABAL (UNR-Argentina). Vascos en "La Capital". Lecturas sobre el proyecto Vascos en la Prensa Americana.

José MARCILESE (UNS Bahia Blanca-Argentina). Aportes temáticos del programa "vascos en la prensa americana" para la producción historiográfica, a partir de los resultados obtenidos en la ciudad de Bahía Blanca.

-Mahai ingurua: Diasporaren presentzia egungo euskal prentsan

Urko APAOLAZA (Argia) / Joseba ETXARRI (Euskalkultura.com) / Josemari VELEZ DE MENDIZABAL (Eusko Ikaskuntza)

-19:00. Ana Isabel UGALDE GOROSTIZA. Bisita gidatua Arrasateko alde historikora.

Asteazkena, urriak 21

-10:00 Mahaia. Artea

Ana Isabel UGALDE GOROSTIZA / María Jesús PACHO (Euskal Herriko Unibertsitatea). Pedro de Viteri y su "Villa du Lac" en el Biarritz cosmopolita de fin de siglo.

Julen ZORROZUA (Euskal Herriko Unibertsitatea). La decisiva aportación de los indianos al desarrollo de la retablistica barroca vizcaina: el caso del valle de Gordexola.

Fernando BARTOLOME (Euskal Herriko Unibertsitatea). Arte importado de proyección internacional en la Catedral de Santa María de Vitoria-Gasteiz.

Edgar Armando VALDA MARTINEZ (Universidad de San Francisco Xavier de Chuquisaca – Bolivia). La Virgen de Aranzazu en Potosí, siglos XVI-XVII.

-Atsedena

Monika MADINABEITIA (HUHEZI). Basques in the American West of Frank Bergon.

María José OLAZIREGI (Euskal Herriko Unibertsitatea). Emigrazioa euskal literaturan.

Claude MEHATS (UPPA Baiona). Les approches artistiques de l'émigration dans les provinces septentrionales du Pays Basque.

-15:30 Mahaia. Irudia eta zinema

Matteo MANFREDI (Ekuadorreko Kontsulatua, Bartzelona). Fotografía y emigración.

Virgina LOPEZ DE MATURANA / Igor BARRENETXEA (Euskal Herriko Unibertsitatea). Exilio y memoria: el drama de las evacuaciones de niños vascos en la Guerra Civil.

-Atsedena

Óscar ALVAREZ GILA / Jon Ander RAMOS MARTÍNEZ (Euskal Herriko Unibertsitatea). Así (creen que) son los vascos: la imagen de los inmigrantes vascos en los EE.UU. en le película "Thunder in the sun" (1957).

Osteguna, urriak 22

-10:00 Mahaia. Munduko euskal deiturak

Jose Luis LIZUNDIA (Euskaltzaindia). Deituren normalizazioa.

Mikel GORROTXATEGI (Euskaltzaindia). Deituren sorreraz.

-Atsedena

Fernando MENDIGUREN / Roberto MENDIGUREN / Antonio MENDIGUREN / José M. MOLINERO. Mendigurendarren bilera.

Ana ZABALZA SEGUÍN (Nafarroako Unibertsitatea). En el origen de la diáspora. Formación y transmisión de apellidos en Navarra (XVI-XVII).

Patricio LEGARRAGA (Txileko Santiagoko Euzko Etxea) La familia Duhalde de Louhossoa a Chile.

-15:30 Mahaia. Ikertzaile gazteak

Maialen LASA / Alaitz IMAZ / Naiara ARRIZABALAGA / Aroia KORTABITARTE (Euskal Herriko Unibertsitatea). Limako espiritua gehien astindu zuen gertaera: 1746ko lurrikarraren ondorio sozialak.

Alejandro CARDOZO (Euskal Herriko Unibertsitatea). El año velado de Bolívar. Bilbao 1801-1802.

Eneko SANZ GOIKOETXEA (Euskal Herriko Unibertsitatea). Las delegaciones vascas en América. Luces y sombras de una historia inexplorada.

Imanol MERINO MALILLOS (Euskal Herriko Unibertsitatea). Vizcaínos sirviendo al Señorío en la Corte. Los agentes del Señorío de Vizcaya en la Corte: orígenes, configuración y evolución (siglos XVI y XVII.

-17:30 Amaiera ekitaldia

Izenemateak, informazioa eta bestelakoak:

-Telefonoz: 665 70 75 35
-E-mailez: arrasate.mugazgaindi@hotmail.es

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia