euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Deiturei buruzko online ikastaroa Juan de Garay Fundazioak bere Ikasketa Zentruaren bidez emana

2007/12/26

Juan de Garay Fundazioaren Buenos Aireseko egoitzaren artxiboko irudia (arg. EuskalKultura.com)
Juan de Garay Fundazioaren Buenos Aireseko egoitzaren artxiboko irudia (arg. EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Euskal Ikasketa Zentrua, Juan de Garay Fundazio Euskal-Argentinarraren interneteko gunea da eta online ikastaroak eskaintzeko sortu berria da 2007ko urrian, sortu ere Buenos Airesetik kanpo egonik Fundazioak antolatutako ikastaroetan parte hartu nahi zutenei erantzun nahirik sortua. Euskal Deituren Mintegia da, Jorge Beramendiren eskutik, on-line eskaintzen duen aurreneko ikastaroa. Hogei ikasle dauzka orain arte izena emanda Argentinatik, bakarra Kubatik, eta beste bat Estatu Batuetatik.
"Euskal Ikasketen Zentrua Buenos Airesen egoitza duen Juan de Garay Fundazio Euskal Argentinarraren bitarteko bat da, euskal gaien inguruko proposamenak jende gehiagorengana hedatzeko asmoz sortua, online ikastaroen bidez erabiltzaileak Argentina barruan edo kanpoan izan ditzakeen ekimena", aurkezten du Jorge Beramendik 'Centro de Estudios Vascos' delakoa. Erakunde tradizional honetako kide den Edgardo Etchezahar arduratu da e-learning kontzeptuari segituz heziketa plataforma garatzeaz eta honela prestatu ahal izan da, aurtengo urrirako, Beramendi eskaintzen ari den Euskal Deituren Mintegia. Jorge Beramendik hogei urte luze daramatza Fundazioko lankide eta, besteak beste Etnografia, Historiaurrea, Geografia eta Onomastika ikastaroak eskaini izan ditu epe honetan.

Euskal ditura edo abizenei buruzko mintegia, mugarik gabe, "euskal onomastika gaietan interesaturik dagoen orori" zuzendua dagoela esan dio EuskalKultura.com-i Beramendik. "Euskal abizenekin hasi gara, abizenak euskaldunen ondorengoak beraien arbasoekin lotzen dituen lokarria baitira. Euskal abizen bat izateak zeure familia Europako leku jakin horretatik eta tradizio jakin horretatik datorrela esan nahi du". Mintegian egoki parte hartu ahal izateko, PCa eta Microsoft Word erabiltzen jakin behar da. Irakasleak aipatzen du baita ere, "ikasleak euskarazko oinarrizko hitz batzuk ezagutzen baditu, askoz hobe".

Zazpi edukin emanaldi, emaila eta txata

Ikastaroak zazpi edukin emanaldi baitaratzen ditu, eta etengabeko truke eta kontaktua e-mail eta txat bidez. Bestalde, ikasleak hala nahi izanez gero, Buenos Aireseko 1997ko hauteskunde erroldan ageri diren euskal abizenak identifikatzeko lana ere egin dezake, alfabetoko hizki bat hautatuz eta Fundazioak daukan abizen datu-basea erabiliz. Hizki bakoitzari buruzko informazioa hustuz, emaitzak Euskaldunak Argentinan liburuaren laugarren edizioan agertu ahal izango da. Beramendiren esanetan, "orain arte, 10.000 bat abizen identifikatu ditugu eta ikastaroa amaitzerako kopuru hori bihalakotu dugulakoan gaude, 20.000 ingurura iritsiz. Abizenen arakatze lan hau oso garrantzitsutzat jotzen du ikastaro emaileak, izan ere "euskaldunek historian 100.000 bat abizen sortu badituzte, gaur egun kopurua Euskal Herrian murritzagoa da, abizinetako asko agortzen joan baitira han, eta egun batzuk Argentinan edo Diasporan soilik aurki ditzakegu".

Hogei pertsona daude jadanik Mintegian parte hartzeko izena emanda Argentinan, beste bat Kuban eta Estatu Batuetan beste bat. Horien arteko batzuk murgilduta daude dagoeneko, hizki bat hautatuta, abizenen identifikazio prozesuan. Etorkizunari begira, online edukinen eskaintza eta ikastaro kopurua zabaldu nahi dira eta horretarako aurrez-aurreko barne ikastaro bat egin nahi dute, online irakasleak trebatzeko hain zuzen.


Lotura interesgarriak

Juan de Garay Fundazioko Euskal Ikasketen Zentrua
www.centrodeestudiosvascos.org

Juan de Garay Fundazio Euskal Argentinarra, Buenos Aires
www.juandegaray.org.ar

'Juan de Garay y su descendencia' liburua aurkezturik Santa Fen (gazt.)
2007ko azaroaren 19an EuskalKultura.com-en argitara emana

Diasporako ikasleak Asmoz-en Euskal Ikasketen online ikastaroan
2007ko urriaren 20ean EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia