euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal dantzek ohorezko lekua bete zuten Buenos Aireseko IV. Danzas Circulares del Mundo topaketan

2007/10/12

Euskal dantzaren emanaldiaren uneetako bat
Euskal dantzaren emanaldiaren uneetako bat

PUBLIZITATEA

Buenos Aireseko Avellaneda parkean Danzas Circulares topaketa ospatzen dute urtero 2002az geroztik. Ekimen honen helburua jatorri ezberdineko dantzak ezagutzera ematea da eta, batez ere, publikoak parte hartu ahal izatea ikuskizunetan. 'Mota honetako dantzak ikasi eta irakastea erraza da', adierazi zuen Aitor Alabak, euskal dantzen monitoreak. Alava dantzari gasteiztarrak 2005. urteaz geroztik parte hartzen du proiektu honetan.
IV. Danzas Circulares del Mundo topaketa La Floresta auzoko Avellaneda parkean egin zen, Buenos Airesen, irailaren 8 eta 9an. Bi egun horietan plazara gerturatu zen jende orok munduko leku ezberdinetako dantza tailerretan parte hartzeko aukera izan zuen. Aurten aurkeztutako dantzen artean aipa daitezke: indigenen dantza sakratuak --Ama Lurraren ohorezko aintzinako mexikar dantzak-- Adriana Slotoplolskyren agindupean; Peruko dantza folklorikoak--emakume eta gizon baten arteko amodioa adierazten duen marinel bat-- Erick Diazen agindupean; eta Andeetan sortutako dantzak Frida Rojasen agindupean.

Topaketa honetan euskal dantzak ere bere lekua izan zuen. Aitor Alava dantzari euskaldunak Olaguea, Valtsa eta Orbaizeta dantzak irakatsi zizkien 40 pertsona baino gehiagori. Alavak 2005. urteaz geroztik hartzen du parte topaketa hauetan. Duela bi urte batu zen erakundera Julia Martín-en eskutik.

[Goiko irudian topaketako beste une bat]

'Topaketa hauen helburua jendeak dantzetan parte hartu ahal izatea da. Zirkuluaren ideiarekin esan nahi da gurpilaren barruan denak berdinak direla, inor ez besteak baino gehiago. Gainera, dantza errazak dira, segituan ikasten direnak eta edonork parte hartu ahal izateko modukoak', azaldu zuen Alavak. Horrez gain, ikuskizunak jatorri oso ezberdineko dantzak ezagutzeko ematen duen aukera goraipatu zuen dantzariak.


Lotura interesgarriak


Aitor Alavak euskal dantza ikastaroa eman zuen Buenos Airesen
EuskalKultura.com-en argitaratua 2005eko azaroaren 19an

Aitor Alava Suipachako dantzariekin lanean
EuskalKultura.com-en argitaratua 2005eko irailaren 13an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia