euskal diaspora eta kultura
2010/10/04
PUBLIZITATEA
Llavallol, Agentina. Martxotik hona Llavallol-go Euskal Echea Institutuko irakasleek eta ikasleek lan handia egin dute euren Euskal Jaia prestatu ahal izateko. Eta lanak emaitza onenak eman ditu: pasa den larunbatean, urriaren 2an, Bigarren Mendeurreneko Euskal Festa egin zen eskolako instalazioetan. Erakundeko agintariak egon ziren festan, tartean Juan Bernardo Etchegoin lehendakaria, Enrique Fagoaga Zuzendaritza Batzordeko idazkaria, Institutuko Zuzendari Nagusia den Santiago Bonfanti, eta Euskal Kulturaren arloko koordinatzailea Izaskun Ordoqui Urcelay, besteak beste.
[Eskolako bi ikaslek oroigarri bat eman zioten Juan Bernardo Etchegoin Elkarteko lehendakariari (argazkia EuskalKultura.com)]
Bigarren Mendeurreneko Euskal Festak Euskal Herriko eta Argentinako ohiturak biltzea zuen helburu eta ondo asko bete zuen asmoa. Argentinako banderak eta ikurriñak elkarrekin aireratu ziren larunbateko zeru urdinean. Aipatzekoa da aurten Elvira Kortajarena Jaurlaritzaren Argentinako Ordezkariak lagundu zituela Euskal Echea Elkarteko kideak beren ospakizunean.
[Santiago Bonfatik, Enrique Fagoagak, Elvira Kortajarenak eta Juan Bernardo Etchegoin-ek palkotik ikusi zuten ikuskizuna (argazkia EuskalKultura.com)]
[Argentinako ereserkia eta "Gernikako arbola" abestu ziren jaiaren hasieran. Bi herrien arteko harreman estua islatzeko, Euskal Echea-ko ikasleek "Pericón Nacional" dantzatu zuten (argazkia EuskalKultura.com)]
[Bigarren Mendeurreneko Euskal Jai honetan, ikasle helduek "Kaixarranka" dantzatu zuten (argazkia EuskalKultura.com)]
[Euskal Echea Institutuko arduradunek Heziketa Fisikoa bultatzen dute. Hona hemen, Gimnasia artistikoaren eskema bat (argazkia EuskalKultura.com)]
[Euskal dantzekin jarraitzeko, bigarren zikloko neska-mutil dantza talde batek "Zuberoako makil dantza" egin zuen (argazkia EuskalKultura.com)]
[Buenos Airesko beste instituzio batzuek ere hartu zuten parte festan. Buenos Airesko Eusko Ekintza Taldeak "Dantzari Dantza" egin zuen (argazkia EuskalKultura.com)]
[Eskolako txikienak euren adinari egokitutako joko eta jolasetan ibili ziren (argazkia EuskalKultura.com)]
[Jaiarekin bukatzeko, ikasle guztiek "Euskal Estanpa" osatu zuten. Ekin Dantzari Taldeko kideek lagundu zituzten Euskal Echea-ko ikasleak azken dantzetan (argazkia EuskalKultura.com)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus