euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal dantzak eta gastronomia gozagai izan da Los Toldos-en, erakustaile euskaldunen zein ez-euskaldunen eskutik

2019/04/10

Postal euskal holandarra 2019ko Gaztaren Jaialdian
Postal euskal holandarra 2019ko Gaztaren Jaialdian

PUBLIZITATEA

Los Toldos, Argentina. Buenos Aires probintziako herri honek bere Gaztaren Azoka famatua ospatzen zuen eta, herriko euskal etxea momentu honetan jarduerarik gabe badago ere, euskal gizataldeak bere ordezkariak izan ditu martxoaren 30ean eta 31an egin den jaialdi eta erakusketa handi honen hirugarren edizioan. Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeak hirugarren urtez jarraian eraman ditu euskal dantzak festara; aurten Agurra, Ingurutxo, Neskatxena eta Viva Navarra, taularatu dituzte dantzariek eta euren saioari amaiera emateko, kalejira bat egin dutem publikoa ere parte hartzera animatu dela.

Baina euskal dantzak ez dira soilik Chacabucoko euskal etxeko dantzarien esku taularatu. Herrian eta eskualdean euskal ondareak daukan garrantziaren eta eraginaren isla, Los Toldos bertako ‘Huilen’ Udal Dantza Taldeko neskek ‘Lore Arkuak’ dantzatu dituzte, Viviana Pastorinok taldeko zuzendari.

Eta Azokako gastronomia alorrean ere euren presentzia nizan duteeuskal jatorriko produktuek. Izan ere, Los Toldoseko ‘La Vasca’ enpresa familiarrak bere etxeko gozoak jarri zituen salgai zabaldu zuen standean.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia