euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal dantzak, Argentina eta Euskal Herritik, Frantziako Gennentines herriko “Grand Bal de L’Europa” jaialdian

2019/07/22

Frantziako Gennentines herriko “Grand Bal de L’Europa”
Frantziako Gennentines herriko “Grand Bal de L’Europa”

PUBLIZITATEA

Gennentines, Frantzia. “Grand Bal de L’Europa” izenarekin ezaguna den jaialdia Frantziako Gennentines herrian egiten da urtero “Europako dantzen eta musikaren indarra, aberastasuna, aniztasuna eta erakarpena ezagutarazteko helburuarekin”. Aurtengo edizioa, jopan den asteburuan hasi eta abuztuaren 2ra arte luzatuko da, programa barruan Euskal Herriko dantzek tartea dutela, bai ikastaroetan bai ikuskizunetan, hiru euskal talderen eskutik: Agnes, Oreinak eta Patxi eta Konpania, hain zuzen.

Berezitasunik izango du ordea euskal partaidetzak, Patxi Perez lapurtarra buru duen taldeko parte izango baita, Argentinatik propio europaratuta, Aitor Alava Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldeko zuzendaria.  Alavak berak jakinarazi digunez, karia horretara aukera baliatuko dute eta euskal dantzez gain argentinar folklorea ere erakutsi eta irakatsiko dute. Besteak beste, “chacarera”, “gato” eta “chamamé” dantzak eta baita "tango" eta "milonga" ere sartuko dituzte euskal dantzekin batera.  


[Fandago, 2017ko “Grand Bal de L’Europa” jaialdian, Patxi eta Konpania taldearekin]

Euskal-argentinar egunak “Grand Bal de L’Europa” jaialdian datorren asteazkena eta osteguna izango dira. Aitor Alavarekin batera, Mikel Perez, Jimmy Arrabit, Panpo Gerard eta Aitziber eta Maider Alava arituko dira dantzari eta musikari Patxi Perez buru duen taldean. Informazio gehiago, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia