Bilbo, Bizkaia. Irakasleen artean dantza maisu, ikerlari eta koreografo trebatu eta ezagunak egongo dira, hala nola Jon Maya, Juan Antonio Urbeltz, Iñaki Irigoyen, Oier Araolaza, Iñaki Goirizelaia, Sabin Bikandi, Patxi Laborda, Claude Iruretagoyena eta Jon Gaminde, besteak beste. Prestakuntza edukiek euskal dantzen ibilbide teorikoa jasotzen dute, jatorrizko bertsiotik, tradizionaletik, egungo abangoardiako adierazpenetara.
Ikasturtearen bederatzi hilabeteak, hiruhileko hiru modulutan banatuko dira: “Euskal Dantzaren teoria eta historia”; “Tradiziotik sorkuntzara, esperientzia eta ekarpen berriak”; eta “Musika, dantza eta pedagogia”.
Modulu horietako bakoitza modu independentean egin ahal izango da, ikastaro osagarri kalifikazioa du eta 10 kreditu emango ditu. Beraz, Diploma osatzeak 30 kreditu emango ditu guztira.
Euskal Herriko Unibertsitateak datorren astean hasiko den 2018-2019 ikasturtean abiaraziko du titulu berria bere master eta graduondo propio eskaintzaren barruan.
Ikastaroak Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetza dauka eta bere eskaintza berritzailea dantzariei, dantza tradizionaleko eta musika eskoletako irakasleei eta ikasleei… dago zuzenduta, besteak beste; eta euren gaitasunetan sakontzeko eta ezagutza eta espezializazio handiagoak emateko helburua du.
Izango dituen irakasleen artean aipa daitezke: Jon Maya, dantzaria eta sari asko jaso dituen Kukai konpainiaren zuzendaria; Juan Antonio Urbeltz, euskal folklorearen ikerlari eta Argia taldearen zuzendaria; Iñaki Irigoien, dantzaria eta euskal dantzaren ikerlari aktiboa; Oier Araolaza dantzaria eta antropologoa; Sabin Bikandi Etnomusikologian doktorea eta Max 2015 sariduna; Patxi Laborda AIKO Taldeko musikari eta dantza maisua; Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektore ohia, Amilotx dantza taldeko zuzendaria; Baionako Maritzuli konpainiako Claude eta Jon Iruretagoyena; edo Jon Gaminde, dantzari eta musikaria. Klaseak jardunaldiekin, solasaldiekin eta saio bereziekin osatuko dira.
Ikasturtea urritik ekainera luzatuko da Leioako Campuseko Hezkuntza Fakultatean.
Modulu bakoitzak ehun ikastordu izango ditu, eta bost orduko saioetan emango dira, astean bi egunez (astearte eta ostegunean 15:30etik 20:30era). Matrikularen prezioa 900 eurokoa izango da (hiru moduluetako bakoitzak 300 euro).
Matrikula zabalik dago eta EHU/UPVko webgunearen bidez gauza daiteke. Eskolen hasiera urriaren 2an izango da, asteartea.
Ikasturtea dantza tradizionalaren oinarrietatik abiatuko da, eta zenbait errepertoriotan sakonduko du, Zuberoako maskaradetan, besteak beste.
Gai guztietan abiapuntua tradizioaren ezagutza izango da, sorkuntza garaikidearen alorrean egindako ekarpenetara heltzeko.
'EUSKAL DANTZA, TRADIZIOTIK SORKUNTZARA' UNIBERTSITATE HEDAKUNTZA DIPLOMA
-Datak: 2018ko urritik 2019ko ekainera
-Egunak eta orduak: astearte eta ostegunetan, 15:30etik 20:30era
-Non: Hezkuntza Fakultatea, Leioako Campusa (UPV/EHU)
-Prezioa: 900 euro (100 ikastorduko hiru moduluetako bakoitza 300 euro; ikastaro bakoitza modu independentean egin daiteke)
-Ezaugarriak: euskaraz eskainiko da, aurretik ezagutza eta prestakuntza duten pertsonei zuzenduta dago (dantza eta musika eskoletako irakasleak eta ikasleak, dantza taldeetako kideak, etab.).
-Plaza kopurua: 20
Informazio osoa, hemen