euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

XVII. mendeko Euskal Baleontzien inguruko jardunaldia egingo dute etzi Kaliforniako Unibertsitatean

2011/01/26

Euskal Baleontzien jardunaldiak aurkezten dituen afixa
Euskal Baleontzien jardunaldiak aurkezten dituen afixa

PUBLIZITATEA

Euskal Ikasketen alorreko jardunaldi honetara bilduko diren hitzaldi eta irakurketek euskal baleazaleen lege antolaketa, kultura trukea eta gatazkak jorratuko dituzte. Jardunaldi egun hau 'Lekuen Geografiak' zikloaren barruan antolatu du Santa Barbara Kaliforniako Unibertsitateko (UCSB) Kulturarteko Gizarte Zientzia zentruak. Hitzaldiak etzi ostirala, urtarrilaren 28an, izango dira goizeko 9:00etan hasita Unibertsitateko McCune aretoan.

Santa Barbara, Estatu Batuak. Euskal baleontzien inguruko jardunaldi honetan mundu osoko unibertsitate ezberdinetatik etorritako adituek hartuko dute parte, egun osoan zehar hitzaldi eta irakurketa ezberdinak eskainiz. Hau da eguneko hitzaldien programa:

-09:00 Jardunaldien hasiera  Francisco Lomelíren (UCSB-eko Euskal Ikasketen kidea) eskutik. Hitzaldian parte hartuko dute  Henry T. Yang  (UCSB-eko kantzelari) eta  Mari Jose Olaziregik  (Etxepare Institutuko Euskararen Sustapen eta Zabalkunderako zuzendaria).
-09:20 1615ko Sarraskia; Viola Miglio (UCSB). 
-09:45 Euskal Kostako Herrien Arrantzale zein Kofradien egoera legala; Xabier Irujo (Nevadako Unibertsitatea, Reno).
-10:15 Barkuen eraikuntza eta jabetza Euskal Herrian; Michael Barkham (Oxford University).

(Kafe tartea)

-10:30 Bale ehiza eta ingurugiroa ikuspuntu historiko batetik; Óscar Álvarez Gila (EHU).
-11:00 Westfjords Magnus Rafnsson-eko kultura trukaketa eta gizarteratzea; (Westfjords-eko Strandagaldur/Cultural Departamentua).
-11:30 Strandasýslako Strákatangi baleontzi proiektua. Gune Arkeologikoa Westfjords-en; Ragnar Edvardsson (SUNY, Westfjords-eko Departamentu Arkeologikoa).

(Bazkalordua)

-14:00 Duela gutxi aurkitutako laugarren euskara/islandiar glosa-bilduma; Viola Miglio (UCSB) eta Rikardo Etxepare (IKER - Baiona).
-14:30 Laugarren euskara/islandiar glosa-bildumaren zenbait arazo; Shaun Hughes (Purdueko Unibertsitatea).
-15:00 Mahai-ingurua: Zein ondorio atera ditzakegu 1615eko Sarraskietatik? Hizlariekin batera Arturo Giraldez (U. of the Pacific) eta  Paul Sonnino (UCSB-eko Historia departamentua) irakasleak parte hartuko dute.
-15:45 Egunari amaiera ofiziala.

-UCSB-ren webgunea



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia