euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Euskal aztarna' erakusketa Argentinako euskal etxeetan barrena dabil, Euskal Herrian ibili ondoren

2007/04/23

'Euskal Aztarna Argentinan' erakusketa Eusketxen dago ikusgai (argazkia EuskalKultura.com)
'Euskal Aztarna Argentinan' erakusketa Eusketxen dago ikusgai (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

2005 urtean Buenos Aireseko Recoleta Kultur Zentroan aurkeztu zuten 'Euskal aztarna Argentinan. Memoriaren bitartez hezi eta ikasi' erakusketa Argentinako hiriburuan da berriz. Oraingoan erakusketa Eusko Kultur Etxean dago ikusgai, apirilaren 16tik 27a bitartean. Irekiera ekitaldian Pablo Ubierno historialariak mintzaldia eskaini zuen, 'Euskaldunen aztarnetan' izenburuarekin. Asteazkenean euskal inmigrazioa gaitzat hartuko duen antzerki tailerra egingo dute Eusketxen.
Ostirala bitartean 'Euskal Aztarna Argentinan. Memoriaren bitartez hezi eta ikasi' erakusketa ikusgai izango da Eusketxen, México 1880eko egoitzan. 'Euskal Aztarna' Buenos Airesera heltzen den bigarren aldia da hau -- lehendabizikoa 2005eko martxoan izan zen, Recoleta Kultur Zentroan-- eta Pablo Ubierna historialariak eskaini zuen mintzaldiarekin inauguratu zen joan den apirilaren 17an. Mintzaldiaren izenburua 'Euskaldunen aztarnetan' zen eta Euskal Herritik Argentinarako emigrazioaren arrazoiak aztertu zituen, Iparraldeko eta Hegoaldeko emigrazioaren arteko desberdintasunak azalduz.

Mintzaldian Buenos Aireseko Unibertsitateko akademikoak euskaldunek Argentinan XIX eta XX mendeetan bizitakoen berri eman zuen. 'Pablo Ubierna irakasleak beste ikuspuntu bat eman zigun, anitza eta oso bizia, erakusketaren irudietan ikusten ez diren hainbat gaietan sakonduz', azaldu zion BasqueHeritage.com-i María Elena Etcheverryk, Euskal Kultur Etxeko (Eusketxe) lehendakariak.

Pablo Ubierna Buenos Aireseko Unibertsitateko Historia irakaslean da, Pariseko Unibertsitatean doktoregotza egin du eta Harvard Unibertsitatearen graduondokoa du. Egun Buenos Aireseko Unibertsitateko Filosofi Fakultateko irakaslea da, Historia karreran eta CONICETeko ikerlari Argentina. [Ezkerreko irudian Pablo Ubierna historialaria mintzaldiaren una batean (argazkia BasqueHeritage.com)]

Euskal aztarnaren bidea

2005ean Buenos Airesen aurkeztu zutenetik bide luzea egin du 'Euskal Aztarnak'. Argentinar hiriburutik Euskal Herria jauzia eman zuen erakusketak eta Donostia, Altsasu, Berastegi, Zarautz, Tolosa, Zeanuri, Vitoria, Durango, Idiazabal eta Arrasate egon zen ikusgai. 2006an erakusketa Argentinara bueltatu zen eta makina bat euskal etxeetan barrena izan da harrez gero. Concordia, Paraná , Santa Fe, San Nicolás, Arrecifes, Bragado, Saladillo, Cañuelas, Córdoba, Pehuajó, Carlos Casares, Necochea eta Suipacha izan dira orainarteko euskal etxe horiek.

Eusketxen ostiralerarte egongo da Eusketxen, eta Euskal Kultur Exteko arduradunek hainbat ekitaldi antolatu dituzte erakusketaren inguruan. Lehendabizikoa joan den ostegunean izan zen, María Elena Etcheverryk eman zuen emigrazioaren inguruko mintzaldiarekin. Hurrengoan asteazken honetan izango da: emigrazioaren inguruko antzerki tailer bat, Raquel Orella Etulain irakasleank gidatua. Sarrera --bai erakusketara eta baita tailerrera ere-- doan da.


Lotura interesgariak

'Euskal Aztarna Argentinan' erakusketa Durangon
EuskalKultura.com-en argitaratua 2005eko maiatzaren 19an

Argentinako euskaldunei buruzko erakusketa Buenos Airesen
EuskalKultura.com-en argitaratua 2005eko martxoaren 14an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia