La Platako Haurren Errepublika-República de los Niños izeneko parkea euskal koloreekin apainduta, euskal diasporako lagunak jasotzeko. Bertan izan ziren FEVAren bilera eta igandeko agur bazkaria (argazkia Colectividades en La Plata)
Euskal sentimendu sendoa duten ehunka lagun bildu ziren joan den asteburuan Buenos Airesko hiriburuan euren euskaltasun horretan murgildu, sakondu eta gozatzeko. Baina Euskal Herrira eta euskal kulturara hurreratzeko bideak oso bestelakoak izan daitezke eta kari horretara Aste Nazionalaren egitarauaren barruan mota askotako ekintzak garatzen dira. Aktibitate horien xehetasunak, gaurko argazki galerian.
La Plata, Argentina. Egitarau osoko egun nagusia izan ohi da Euskal Asteko larunbata, egun horretan batzen baitira euskal etxe gehienetako ordezkaritzak eta baita garrantzi handieneko ekintzak ere. Eta joan den asteburukoa ez da salbuespena izan. Izan ere, goizean goiz hasi zen mugimendua –FEVAren eta Euskal Liburutegien bilerekin– eta gauerdia pasata bukatu, erromeria jendetsuarekin. Gure gaurko galerian, larunbateko irudietako batzuk.
(bihar argazki-sorta berria La Platako Euskal Asteari buruz)