Azul, Argentina. Azaroaren 16a —datorren asteko asteazkena— da azken epea Azulgo Gure Txokoak euskal diaspora bere orokorrean gai harturik antolatutako argazki lehiaketara aurkezteko. Irudien gaia paisaia bat, landakoa edo hirikoa, elementu bat, konposizio bat edo erretratua ere izan daiteke. Alegia, euskaltasunarekin zerikusia duen zernahi, koloretan nahiz zuri-beltzean, beti ere duela gutxi egindakoa. Komunitate osoari irekita, adin edo leku mugarik gabe. Argazkiak, dena den, inprimituak bidali edo entregatu behar dira.
Aurkeztutako lanak Euskal Etxean egongo dira ikusgai, egilearen identifikaziorik gabe, eta epaimahai espezializatuaren balorazioaz gain, publikoaren sari bat ere jaso ahal izango dute. Lanik onenak diru sari bat bereganatuko du, baita alpakazko lauburu bat ere. Bigarren sarituak ere alpakazko lauburu bat. Eta publikoaren saria irabazten duenari, aireratzeko ikurrin bat eskuratuko zaio. Sariak 2022ko azaroaren 22an banatuko dira Euskal Etxearen egoitzan egingo del ekitaldian.
-Irakur hemen parte hartzeko oinarriak.
Argazkiak honako helbidera bidal daitezke, inprimatuak: Gure Txokoa Euskal Etxea, B. J. Ronco 675 - 7300 Azul, Buenos Aires probintzia, Argentina.
Nahi dutenek izenburua ezartzen ahal diete obrei.
Galderak WhatsApp bidez 2281-370788 zenbakira egin daitezke.
Animatu eta helarazi zeure lanak... Eta zorte on!