euskal diaspora eta kultura
2013/04/16
PUBLIZITATEA
Paris, Frantzia. Kataluniaren eta Euskal Herriaren arteko senidetasun festa izango da aurten Pariseko Eskual Etxearen Orok Betan jaialdia. Hiriburuko Gazteria dantza taldeak eta euskal elkarte paristarrak urtero antolatzen dute festa hau, dantza erakustaldien bitartez kulturaz gozatzeko aukera emateko euskal etxeko bazkide eta lagunei.
Arratsaldeko seietan abiatuko da jaia, dantza erakustaldi batekin. Gazteria dantza taldeak Kataluniako l'Esbart Sant Martí (Torrelles de Llobregat) taldea izango du lagun taulagainean. Eurekin batera Sanduzelaiko Gaiteroak eta Itsaso eta Irune trikitilariak ariko dira. Emankizunaren ostean afari herrikoia egingo da euskal etxean.
Eskual Eguna Bordelen
Igandean, bestak Parisetik Bordele aldera egingo du jauzi; izan ere, Bordeleko Eskualdunen Biltzarra elkarteak Eskual Eguna izeneko jaia antolatu du. Honetan ere, dantza eta kantua izango dira nagusi. Halarik ere, ekitaldia ez da euskal etxean egingo, inguruko Gradignan herrian baizik.
Hala nahi duten Bordeleko bazkideak Gradignan-go elizan dute hitzordua, goizeko hamar t'erdietan, besta abiaraziko duen meza entzuteko. Alegeran abesbatzak edertuko du elizkizuna. Ondoren, Salle de la Tannerie gunean bilduko dira euskal-bordelesak. Eguerdi puntuan dantza erakustaldia emango du Biltzarra taldeak, eta jarraian zintzur-bustitzea egingo dute elkarteko kideek. Amaitzeko, bazkari herrikoia eta dantzaldia egingo dute, Bestalariak koru euskal-bordelesaren kantuek girotua.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus