euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal asteburua Montpellier-en: Frantziako Euskal Etxeen Bilkura eta Euskal Etxearen Urteroko Festa

2016/09/22

Montpellierreko Eskualduna elkartearen aurreko besta bat (argazkia Basques de Montpellier Facebook)
Montpellierreko Eskualduna elkartearen aurreko besta bat (argazkia Basques de Montpellier Facebook)

PUBLIZITATEA

Montpellier-ko Eskualdunak elkartea Frantziako euskal komunitatearen erdigune izango da asteburu honetan. Hasteko, larunbatean, elkarte honetan egingo delako Frantziako euskal etxeen urteroko bilkura. Aurten bertan izango da ere aurrenekoz Marsellako euskal etxe gaztea. Ondoren, igandean, Eskualdunak-ek urteroko Euskal Festa egingo du. Lagun asko bilduko dira bertara, gazte eta heldu, Jean Louis Bergara eta Beñat Chaubadendeguy musikarien doinuekin gozatzeko prest.

Montpellier, Frantzia. Asteburu honetan, irailaren 24 eta 25ean, euskal giroa izango da Montpellier-en, Eskualdunak euskal etxeko bazkideei esker eta bertara bilduko diren mordoxka bat lagunen sostenguarekin. 

Euskal asteburu hau Frantziako euskal etxeen urteroko bilkurarekin hasiko da. Berritasun asko izango dira bileran, hasteko, bi euskal etxe "ofizial" berri, Montpellier-ko Eskualdunak bera eta Marsellako Euskal Etxea. Montpellier-ko elkartea 2003an sortu zen baina duela gutxi arte ez zituen elkarte ofizial bilakatzeko tramiteak egin. Iragan apirilean sartu zen Eusko Jaurlaritzaren euskal etxeen erregistro ofizialean.

Marsellako Euskal Etxea, aldiz, elkarte jaio berria da eta aurten izango da aurrenekoz Frantziako euskal etxeen bilkuran. 

Eurekin batera Paue, Bordele eta Pariseko euskal etxeetako ordezkaritzak izango dira bileran. 

Euskal Festa

Igandean, Eskualdunaken Euskal Festara biltzeko gonbitea izango dute euskal elkarteetako ordezkariek. Han, Montpellierko euskaldun talde handiarekin bat egin ahalko dute --iaz 120 bat lagun izan ziren bestan-- eta eguneko animazioaz gozatu.

Eguneko egitaraua honakoa da: 

-10:00 Ongi etorria

-10:45: Meza elizkizuna Mounho Aitarekin, euskaraz.

-11:45: Aperitifa, Michel Loustauk prestatua.

-13:00: Bazkaria, Les Traiteurs du Correau-k prestatuta. 

-Bazkalondoan, dantza eta kantuak Jean Louis Bergara eta Beñat Chaubandeguy musikariekin.

Montpellier-ko Eskualdunak elkartearen webgunea, hemen

Eskualdunak-en Facebook orria, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia