euskal diaspora eta kultura
2013/04/26
PUBLIZITATEA
Palma, Mallorca. Mallorcako Artea Euskal Etxea ahalegin handia ari da egiten euskara klaseetan, Manoli Korta irakaslearen eskutik, eta azken urteotan ikasleei laguntzeko hainbat ekimen ari dira antolatzen. Horien artean oso arrakastatsua izan da euskara barnetegia eta, hori dela eta, oraingoan ere Mallorcaren bihotz-bihotzean 48 orduz euskaraz bizitzeko aukera eskaini nahi izan die elkarteak bazkideei eta inguratzen diren lagunei.
Barnetegiaren helburua bertara biltzen direnei euskaran murgiltzeko aukera ematea da. Horretarako, euskara ikastaro trinkoaz gain, beste ekimen batzuk ere egingo dira, hala nola, txalaparta eta euskal dantza lantegiak, gastronomia ikastaroak eta lagunarteko afariak.
Hau da barnetegiaren egitaraua:
Larunbata / Dissabte / Sábado 27
-10.00 -13.30 Euskara klaseak.
-17.00 - 18.00 Sukaldaritza tailerra (behi-masailak eta euskal postre bat).
-18.00 - 20.00 Euskal dantzak.
-20.30 Sukaldaritza tailerreko platerrekin afaria eta Kantu kantari.
Igandea / Diumenge / Domingo 28
-10.00 - 13.30 Euskara klaseak.
-14.00 - 17.00 Pà amb oli.
-17.00 - 18.30 Euskal dantzak.
-18.30 - 20.00 Txalaparta.
Ekimen honez gain, euskal etxeak euskararen aldeko beste zenbait ekitaldi egin ditu azken hilabeteotan, esaterako, Korrika-18 dela eta antolatu zutena. Iragan apirilaren 13an izan zen eta elkarteak sarean jarri du bideo hau.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus