Paris, Frantzia. Euskal asteburu ederra pasatu dute Parisen Korrikaren, Euskal Etxeko Urteko Biltzarraren eta Euskal Bestaren inguruan. Larunbatean Korrikak euskaltzale andana bat bildu zuen Montmartretik Euskal Etxeraino doan bidea tipi-tapa euskararen alde egiteko. Euskal Etxearen Biltzar Nagusiak, bestalde, ongi merezitako txalokada berezia eman zion larunbatean bertan azkeneko urteotan elkarteko lehendakari gisa lan ederra egin duen Sebastien Daguerreri (Biltzarra aipatuko dugu artikulu berezi batean ondoko egunetan).
Eta zalantzarik gabe Gatiburen kontzertuak, larunbat gauean, bizitasun eta marka berezia ekarri zion asteburuari, Euskal Herritik kontzerturako propio etorritako jendea eta guzti. Igandean, Mounho apezak eman mezak hasi zuen eguna, ondoren zintzur bustitzea, kantu eta dantzak, haurrak ere dantzari eta, bazkari garaian, "sekulako giro ona", ohiko kantu eta dantzak bizigarri Euskal Herritik bidaiaturiko Jean-Louis Bergara eta bere taldearen musika lagun.
-argazki gehiago, Pariseko Euskal Etxearen Facebooken