Brusela, Belgika. Denbora dabiltza Bruselako Euskal Etxekoak abenduan, Euskararen Egunaren ondoko datetan egingo duten kultura aste hau prestatzen eta hemen da dagoeneko, hilabete eta gutxi barru, hiriburu europarrean euskal kulturaren adierazgarri eta erakusle izan nahi duen ekimen hau. Programak, besteak beste, lehen mailako musika eta musikariak, hizlariak, artista plastikoak, hizlari/irakasleak eta gastronomia gerturatuko ditu publiko bruselatarraren aurrean. Bertatik bazabiltza edo inor ezagutzen baduzu inguruan, sustatu ekitaldia eta pasa hitza mesedez
Hauxe da egitaraua:
Ostirala, abenduak 7
-Zer: Kepa Junkera & Sorginak kontzertua. sarrera gisa, Bruselako Txalaparta abesbatza.
-Ordua: 19:30ean Kepa Junkera & Sorginak kontzertua. sarrera gisa, Bruselako Txalaparta abesbatza.
-Non: Centre Communautaire De Kriekelaar, Gallait Kalea, 86, 1030 Schaerbeek
-Sarrera: 14€
Larunbata, abenduak 8 :
13:00etik 18:00etara - Euskal Herriari buruzko argazki lehiaketa nazionalaren erakusketaren inaugurazioa
- Koktela eta pintxoak
- Kontzertua txalapartarekin
- Koldobika Jauregi artistaren ikuskizuna
Non: Pelgrims Etxea, Parme Kalea, 69, 1060 Saint-Gilles.
Sarrera: doainik
Igandea, abenduak 9
14:00etik 18:00etara:
- Koldobika Jauregi artistaren ikuskizuna
- Txalaparta erakustaldia eta tailerra (hastapena)
- Euskara tailerra (hastapena)
- Harri- jasotze ikuskizuna
- Mus tailerra (hastapena)
Non: Pelgrims Etxea, Parme Kalea, 69, 1060 Saint-Gilles.
Sarrera: doainik
Asteazkena, abenduak 12
19:00etik 21:30etara :
- Hitzaldia: «Ni d'origine latine, celtique ou germanique, l'euskara, la langue basque est sans doute la plus ancienne langue d'europe occidentale»
- Nork: Mari Jose Olaziregi irakaslearen eskutik, filologia eta euskal literaturan doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatea.
- Non: Pelgrims Etxea, Parme Kalea, 69, 1060 Saint-Gilles.
- Sarrera: doainik
Larunbata, abenduak 15
- Ordua: 19:00etan
- «Bergara» taldearen kontzertua
- Euskal dantza eta abesti tailerra (hastapena)
- Txokoa. Bakoitzak plater bat ekarriko duelkarrekin banatzeko
- Non: Bruselako Euskal Etxea. Rue Fernand Bernier 10, 1060 Saint-Gilles.
- Sarrera: doainik
Aste osoan zehar Euskal Herriari buruzko erakusketa bisita daiteke Pelgrims Etxean 8:30etik 16:30era.