euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Astea 2019: Bahia Blancako Euskal Etxearen 120 urteko ibilbidea ospagai, ekitaldien irudi kronika (II)

2019/11/13

Abesbatzen ostiraleko Topaketaren aurretik Telmo Esnalen Dantza filma eman zuten Shopping-en, zuzendaria eta Oier Otamendi partaide
Abesbatzen ostiraleko Topaketaren aurretik Telmo Esnalen Dantza filma eman zuten Shopping-en, zuzendaria eta Oier Otamendi partaide

PUBLIZITATEA

Bahía Blanca, Argentina. Ostegunean, kanpotik hurreratzen hasitako eta hirian bizi diren euskaldunen artean Unión Vascaren egoitzan sortutako giroaz gain, Rivadavia Liburutegiko auditoriumean Oñatitik (Gipuzkoa) etorritako Oñati Ganbara Abesbatzaren kontzertua behar da azpimarratu, asteburuari begira motorrak berotzen hasteko bidean. Talde oñatiarrari ongietorria emateko, Bahia Blancako Emsamble Lírico Abesbatza izan zuten anfitrioi. Kontzertua bukatuta, euskal etxeko girora, lagun artean elkarrekin gozatzera.

Osteguneko kontzertua aipatu bi abesbatzena izan bazen, errepertorioa bariatua, hizkuntzaz zein musika-mota eta estiloz, ostiralean, bigarren kontzertu bat etorri zen, euskal errepertorioduna, zenbait euskal etxeetatik etorritako bost abesbatza Oñatiko Ganbara Abesbatzakoen kantukide. Lehenengo partean, bost abesbatzok ari tu ziren, esan nahi baita Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxeko Lagun Artean abesbatza; Coronel Pringles-ko Eusko Biltzar-eko Eusko Alaia; San Nicolaseko Euskal Etxeko Errekatarrak; Comodoro Rivadaviako Lagun Artean abesbatza; eta Buenos Aires hiriburuko Euskaltzaleak-eko abesbatza.

Hona emanaldi horietako bideo batzuk, eta argazki-galeria:


Bahia Blancako Emsamble Lirico, ostegunean Oñatiko Ganbara Abesbatzaren anfitrioi: Aita Gurea


Oñatiko Ganbara Abesbatza ostegunean, Ez Dok Amairuren ohoretan kantari


Viedma eta Patagonesko Abestu Beti abesbatza Txoria Txori kantatzen


Ikusten duzu goizean, San Nicolaseko Euskal Etxeko Errekatarrak abesbatzak kantatua


Ikusi mendizaleak, Comodoro Rivadaviako Lagun artean abebatzaren bertsioan


Errepertorio oso bat eskaini bazuen ere, emanaldia bukatuta oñatiarrek Goazen mendiriz mendi hau ere kantatu zuen

(Segituko du)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia