euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Astea 2019: Bahia Blancako Euskal Etxearen 120 urteko ibilbidea ospagai, ekitaldien irudi kronika (I)

2019/11/11

Ohorezko aurreskua larunbat gaueko jaialdian Bahia Blancajko Gran Plaza Antzokian (irudiak EuskalKultura.eus)
Ohorezko aurreskua larunbat gaueko jaialdian Bahia Blancajko Gran Plaza Antzokian (irudiak EuskalKultura.eus)

PUBLIZITATEA

Bahía Blanca, Argentina. Buenos Aires probintzia hegomendebaldeko Bahia Blanca kostaldeko hiria izan da azken hamar egunotan Argentina eta inguruko herrialdeetako euskal bizitzaren erdigune. EuskalKultura.eus-en jasotzen joan garenez, azaroaren 2tik 10era, 2019ko Euskal Aste Nazionala (Semana Nacional Vasca) egin da hirian, bertako Union Vasca Euskal Etxeak aurten 120 urte betetzen ari dela ospatzeko antolatutako ekitaldi programaren barne.

Ohi bezala, azken asteburu hau izan da festa egitarauko momentu trinkoena, hamaika bazterretatik etorritako partaideak Bahia Blancara bildurik, Ospakizunak atzo igande iluntzean bukatuta, aste honetako datozen egunetan zehar irudi bidezko kronika joango gara argitaratzen, bertan bizitutakoaren isla kronologikoa ematearren.

Bihartik aurrera izango da hori, baina gaurkoan, aurrerapen gisa, asteburuko mementu berezi batzuk ekarri ditugu hona, segidako bideo hauetan. On egin!


Euskaldunen Kalejira Bahía Blancako kaleetan barrena


Eta danborrada: entzun San Sebastian Martxa, Argentinako euskal etxeetako jotzaileen eskutik


Igandeko dantzari-agerraldia, Bahia Blancako Udaletxe aurreko plazan

(Bihar jarraituko du)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia