Euskal Astea 2015: Musika, dantza eta paisaiek hunkitu zituzten Michelena klubera bilduriko lagunak (II)
2015/11/04
Kalejiraz, Macachin herriko kaleetan (argazkia Valeria Garcia Oyarzabal)
PUBLIZITATEA
Hogeitik gora euskal etxetako dantza taldeak izan ziren protagonista 2015eko Macachingo Euskal Aste Nazionaleko larunbateko gau emanaldian. Eta betiko ikuskizun txukun eta hunkigarria lortu zuten, Euskal Herriko dantza tradizionalenak eta bateonbat modernoagoa taularatzen. Larunbateko ekintzak, hala ere, goizean hasi ziren, bilerak, hitzaldiak, txangoak eta danborrada barne.
Macachin, Argentina. FEVAren bilera eta agintarien harrerarekin hasi zen Euskal Asteko larunbata. Oraingo edizio honetan, gainera, Josu Erkoreka.Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia sailburua eta Gobernuaren bozeramailearen hitzaldia ere egin zen eta publikoak Mondragon kooperatibei buruzko mintzaldia entzuteko aukera ere izan zuen Euskal Argentinar Merkataritza Ganberak antolatutako aktibitate batean.
Arratsaldean Pampa bertako zaldiketa erakustaldiak ikustera joan ziren hainbat ordezkaritza Euzko Alkartasunaren hipodromora eta iluntze aldera kalea jendez bete zen berriro ere Danborradaren hotsak deituta.
Bahia Blancako Union Vasca euskal etxeko Rosana Entizne zuzendari, euskal etxe ugariko lagunek osatu zuten danborrada:
Dantzaldiari hasiera emateko, Gure Ametza talde anfitrioiko Juan Martin Mujicak eta Ciro Demirjian Sansinaneak dantzatu zuten Aurreskua.