Bahía Blanca, Argentina. Hego Konoko euskal dantza zaleentzat urteko hitzordurik igurikatuenak ez zuen hutsik egin. Azaroaren 16an, Bahía Blancako Udal Antzokian, Euskal Aste Nazionalaren baitan izaten den larunbateko Euskal Herriko dantza topaketa klasikoan, gau-emanaldi zoragarria eskaini zen. Areto mukurru, 23 dantza taldek, beste horrenbeste euskal etxetako kideek osaturik, 29 dantza sorta eskaini zituzten, asko tradizionalak eta beste batzuk garaikideak, tradizionaletan oinarrituta. FEVAko musikari taldea zuzeneko banda gisa, emanaldia ezin hobeto joan zen, euskal dantzak Argentinan eta Uruguaiko euskal komuitateetan duen garrantzia eta gaurkotasunaren isla orokorra emanez. Amaiera, Fandango eta Arin Arinak, Korrontzi oholtza gainean, merezitako urrezko ukitua eman zion gaualdiari.
Jarraian, gaualdi artistikoaren bideo laburbilduma:
LEHENENGO ZATIA
Pantailan segi daiteke dantza bakoitzaren izena eta jatorria Euskal Herrian, eta dantzatzen duen taldea
- Soka Dantza, Bahía Blancako Unión Vasca
- Eup, Xiberua!, Bahía Blancako Unión Vascako Txikiak
- Arku dantza, Bahía Blancako Unión Vascako Ertainak
- Arratiako Jota, Buenos Airesko Oihankide Taldea
- Lapurdiko Kontradantza, Montevideoko Haize Hegoa
- Gipuzkoako Ezpatadantza, Buenos Airesko Laurak Bat
- Sorgin Dantza, Viedma eta Patagonesko Aberri Etxea
- Eltziegoko Dantzak, José C. Pazeko Toki Eder
- Uztai Txikiena, Necocheako Euzko Etxea
- Zinta Dantza, Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat
- Uztai Handiak, Mar del Platako Denak Bat
- Lantzeko Inauteriak, Pergaminoko Lagun Onak
- Luzaideko Kontradantza, Chacabucoko Guillermo Larregui
- Lapurdiko Makil Dantza, Cañuelasko Denak Bat
- Teilagorri, talde guztiak
- Zuberoako Maskarada, La Platako Euzko Etxea
BIGARREN ZATIA
Tradizioa eta sormena uztatuz sortutako dantzak dantzatu ziren bigarren partean
- Kostaldeko irudiak. Sagi Dantza, Tandilgo Gure Etxea
- Kostaldeko irudiak. Kaixarranka, Lapridako Lagunen Etxea
- Kostaldeko irudiak. Kaskarot, Maipúko Anaitasuna
- Kostaldeko irudiak. Batelera, Tandilgo Gure Etxea
- Kostaldeko irudiak. Donostiako Martxa. Tandilgo Gure Etxea eta Tres Arroyoseko Hiru Erreka
- Zorroztailearen Arku dantza, San Nicoláseko Euzkal Etxea
- Bok Espok, Comodoro Rivadaviako Euskal Etxea
- Altsasu eta Aguraingo Inauteriak, Macachíngo Euzko Alkartasuna
- Launako, Buenos Airesko Euskaltzaleak
- Plazara, Puerto Madryngo Etorritakoengatik
- Azkoitia, Chivilcoyko Beti Aurrera
- Hator hator, Rosarioko Zazpirak Bat
- Fandango eta Arin arin, Bahía Blancako Unión Vasca
Eskerrik asko handi bat parte hartu zenuten dantzari, musikari, antolatzaile eta partaide guztiei!