euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Euskal Aste Nazionala azaroaren 2tik 9ra izango da 2014an, La Platako Euzko Etxea antolatzaile

2014/03/28

2008ko La Platako Euskal Astearen Plaza Dantzak (argazkia EuskalKultura.com)
2008ko La Platako Euskal Astearen Plaza Dantzak (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

La Platako Euzko Etxea-ko Zuzendaritza Batzordeak baieztatu duenez, Buenos Aires probintziako hiriburua izango da 2014 honetan Euskal Aste argentinarraren egoitza. Elkarretaratzea azaroaren 2tik 9ra bitartean burutuko da, bertako euskal etxearen 70. urtemugaren programa barruan antolaturik, urtean zehar garatuko diren beste hainbat ekintza bezala. Voucherren prezioak, aste osoko programa eta Festan hartuko duten parte artisten zerrenda konfirmatu ahala adieraziko dira.

La Plata, Argentina. Zalantzak gaindituta, La Platako Euzko Etxeak baieztatu du bere gain hartuko duela 2014ko Euskal Aste Nazionalaren antolaketa. Iazko festaren arduraduna izan zen Villa Mariako Euzko Etxea-ri lekukoa hartuz, azaroaren 2an emango diote hasiera laplatatarrek euskal diasporako jairik handiena eta handienetakoa den honi; hala ere, eta urtero bezala, ekintza nagusiak asteburuan burutuko dira, hau da, azaroaren 7, 8 eta 9an, ostiral, larunbat eta igandean.

Euskal Astea La Platako euskal etxearen 70. urtemuga ekintzen programaren baitn burutuko da, eta hori dela eta gonbite berezia egin nahi diete “erakundearen alde lan egiten duten kide eta lagunei eta baita ere jaialdian parte hartu nahi duten hiriko, herrialdeko eta atzerriko jendeari”. 

Gogora dezagun Buenos Aires probintziako hiriburuan ospatutako azken Euskal Astea 2008an izan zela eta izen handiko gonbidatuak bildu zituela, hala nola, Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria arlo politikoan, eta Oskorri Taldea, Aretxabaletako Akordeoi Orkestra eta MMX Iparraldeko hirukotea, arlo artistikoan, besteak beste.

Datozen Euskal Aste Nazionalen egoitzei dagokienez, gogoratuko ditugu  FEVAk onartuta dituen proposamenak:

-Euskal Aste Nazionala 2015: Macachín, La Pampa probintzian, bertako Euzko Alkartasuna euskal etxea antolatzaile
-Euskal Aste Nazionala 2016: Necochea, Buenos Aires probintzian, bertako Euzko Etxea euskal etxea antolatzaile
-Euskal Aste Nazionala 2017: Tandil (Gure Etxea) edo San Nicolás (Euzkal Etxea), baieztatzeke, biak Buenos Aires probintzian
-Euskal Aste Nazionala 2018: Tandil (Gure Etxea) edo San Nicolás (Euzkal Etxea), baieztatzeke, biak Buenos Aires probintzian

2014ko Euskal Astearen inguruko informazio eguneratuta euskal etxearen webgunean (Euzko Etxea) eta Facebook-en kontuan (Centro Vasco Euzko Etxea La Plata izenpean) argitaratuko da. Honekin lotuta, eta euskal etxe barruko lanei dagokienez, erakundetik gonbidapena luzatu dute Astea antolatzeko egingo den hurrengo bileran parte hartzera. Hitzordua martxoaren 31an, iluntzeko 8etan, euskal etxearen lehenengo solairuan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia