Bahia Blanca, Argentina. Urtero, Euskal Aste Nazionalaren baitan, Argentinako Euskal Etxeetako Liburutegietako arduradun eta kudeatzaileek elkarren arteko bilera egin ohi dute. Aurten, Bahiako Barandiaran Liburutegiak azaroaren 9rako, goizeko 10etan luzatu die biltzeko deia Euskal Liburutegietako liburuzain eta ordezkariei, aldi berean txostenak aurkeztera ere gonbidatuz. Hala egin nahi duten lagunei, gaia eta iraupena adieraztea eskatzen die, aukera izatekotan, txosten osoa aldez aurretik bidalita ere.
Euskal etxe antolatzaileak 120 betetzen dituen --eta "120 urte" deitura ere hautatu duen-- edizio honetan, bilera 10etatik 12etara izango da eta bi ordu horietan txostenez gain, elkarren intereseko gaien zerrenda osatu nahi dute antolatzaileek eta, beraz, horixe eskatzen diete Liburutegietako arduradun eta kudeatzaileei, gaien zerrenda elkarren artean osatu eta bilera ahalik eta emankorren izan dadin.
Barandiaran Liburutegiarekin kontaktatzeko uvasca@bvconline.com.ar helbidera idatz daiteke. Bahia Blancako bileran parte hartzea erabakita daukaten Liburutegietako arduradun eta kudeatzaileei euren partaidetza aldez aurretik baieztatzeko eskaera egiten diete.