euskal diaspora eta kultura
2012/02/09
PUBLIZITATEA
Reno, AEB. Nevada Historical Society elkarteak datorren apirilaren 7a bitartean eskainiko du euskal artzainek estatu honetako zuhaitzetan egin zituzten grabatu edo lertxun-marrei buruzko erakusketa. Artzainek mendigoietara eraman behar izaten zituzten artaldeak larre bila, eta hilabete luzeak ematen zituzten han bakarrik. Bakardade gorri horretan eginiko marrazkiak bildu dituzte 1969az geroztik Phillip eta Jean Earl senar-emazteek eta zuhaitzetako marren argizarizko moldeak eginez gordetzen dituzte marrazkien kopiak. Horrelako 130tik gora bildu dituzte Earltarrek, eta horietako zenbait izango dira ikusgai erakusketan. Senar-emazteek Basque Aspen Art of the Sierra Nevada izeneko liburuan bildu dute euren ikerketen emaitza.
Erakusketan ikus daitezkeen irudietan cowboys-ak, emakumeak, animaliak, datak... ageri dira; gizon haiek maite zituzten edo faltan somatzen zituzten gauzak, alegia. Marrazki hauek 1800 urtetik 60ko hamarkada bitartean egin ziren, baina egun desagertzeko arrisku larrian dira, zuhaitzak hiltzen eta desagertzen ari baitira. Earltarren lana AEBetako euskal kulturaren ondare historikoa gordertzeko pausu garrantzitsua izan da.
Erakusketaren osagarri, Nevada Historical Society-k gaiari buruzko hitzaldi batzuk eskainiko ditu. Hizlariak Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko irakasleak izango dira.
Erakusketari buruzko informazio gehiago, ingelesez, hemen.
Nevadako lertxun-marrei buruzko erakusketa multimedia bikaina, Nevada-Reno Unibertsitateko webgunean, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus