euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal artista eta sortzaileek irailaren 30era arte daukate Etxepare Institutuaren mugikortasun laguntzetara aurkezteko

2024/09/12

Etxepare Institutuaren mugikortasun dirulaguntzak eskatzeko epea irail hondarrean bukatuko da
Etxepare Institutuaren mugikortasun dirulaguntzak eskatzeko epea irail hondarrean bukatuko da

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Ia hamabost urte daramatza Etxepare Euskal Institutuak euskara eta euskal kulturaren presentzia eta euskal artista eta sortzaileen nazioarterako bidea errazten, aukerak eta laguntzak emanez eurak eta euren lana 'kanpoan' ezagunagoa izan daitezen. Bide horretan euskal sortzaileei zuzendutako mugikortasunerako dirulaguntzak “funtsezko tresnak dira atzerrian euskal kultur eta sormen sektorearen posizionamendua indartu, bere ikusgarritasuna sendotu, eta nazioarteko kultur eragileekin saretze lana bultzatzeko”.

Euskal Herriko artista, musika edo antzerki talde, edo oro har sortzaileren bat ekarri nahi duzu zurera? Esaiezu eman dezaiotela begiratua deialdi honi

Dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte, errolda edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuek edo zabaldu nahi den obra edo lanaren komunikazio-hitza euskara ezanik, errolda edo egoitza soziala euskararen eremu geografikoan (Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Komunitatean eta Euskal Hirigune Elkargoaren lurraldean) duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuek.

Emanaldiak EHtik kanpo

Dirulaguntzek euskararen eremu geografikotik kanpo burutzen diren jaialdi edo kultur programazioetan euskal sortzaile eta artisten parte hartzea errazteko helburua dute, hau da, ostatu eta garraio gastuak ordaintzeko erabil daitezke, muntaketa, eszenografia edo materialen garraio gastuekin laguntzeko, dietak ordaintzeko eta, oro har, artista eta sortzaileen, eta hauen lanen mugikortasunean sor daitezkeen gastuak ordaintzeko.

Lagun daitezkeen alor eta jarduerak asko dira, eta kulturaren arlo ezberdinetako sortzaileek daukate aukera mugikortasunerako dirulaguntza eskatzeko. Tartean, adibidez, arte plastiko eta bisualak, musika, dantza, antzerkia, literatura eta zinema... "Beste kultur jarduerak" izeneko kategoria ere badago, aurretik aipatutko arloaetan sar ezin daitezkeen proposamenei lekua egiteko.

Irailaren 30era arte

Literatura eta zinemarentzat ezezik, eskaerak egiteko epea irailaren 30ean bukatuko da kategoria guztientzat. Aipatu bi salbuespen horietan abenduaren 31era arte egongo da zabalik. Eskaerak elektronikoki egin daitezke www.euskadi.eus webgunean edo aurrez aurre, Etxepare Euskal Institutuan edo Zuzenean zerbitzuaren bidez. Deialdi bakoitzari buruzko informazio gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia