euskal diaspora eta kultura
2014/05/26
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. 1939ko maiatzaren 26an eskaini zuen Eresoinkak bere azkeneko emanaldia agertoki paristar batean, Chaillot Antzokian, Elai-Alaiko harrak lagun. François Mauriac buru izan zuen saioak, Jose Antonio Agirre lehendakaria ere bertan, EHLNLen (Euskal Herriaren Lagunen Nazioarteko Liga) aurkezpen asteko gailurra izan zen. 'Euskal margolaritzaren 50 urte' erakusketa izan zuen osagarri --Faubourg Saint-Honoré kaleko galeria batean maiatzaren 22tik ekainaren 10era egon zen ikusgai-- eta baita pilota partida handiak ere, maiatzaren 28an Pariseko pilotalekuan emanak.
Honela hasten da iragan asteburuan, Eresoinkaren azken kontzertu paristar haren 75 urtean bete direla-eta Philippe Regnier irakasleak sinatu duen erreportaia. Lana gaztelaniaz emana da argitara eta hemen topatuko duzu bere bertsio originalean irakurtzeko interesa izatekotan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus