euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Argentinar Merkataritza Ganberak laguntza eskainiko die 2017ko Ferroforma Azokan parte hartu nahi duten enpresei

2017/04/28

FERROFORMA Azokako afixa
FERROFORMA Azokako afixa

PUBLIZITATEA

Burdineria, Brikolajea eta Hornidura Industrialaren Nazioarteko Azoka Bizkaiko hiriburuan egingo da, ekainaren 6tik 8ra, Bilbao Exhibition Centre (BEC) antolatzaile. Burdingintzan aritzen diren Argentinako enpresen partaidetza bultzatzeko, Euskal Argentinar Ganberak eta BEC Guneak abantailak emango dizkiete Azoka bisitatu nahi dute sektoreko ordezkariei, Diasporako euskaldunei lotutako elkarte honetatik adierazi zaionez EuskalKultura.com-i.

Buenos Aires, Argentina. Buenos Airesen duela hiru urte jaiotako Euskal Argentinar Merkataritza Ganbera hazten joan da eta gero eta aukera eta onura hobeak eskaintzen dizkie bazkide dituen enpresei. Helburu eta proiektu berriak gauzatuz doaz eta aurten, Ferroforma begira, eta Bilbao Exhibition Centre-rekin batera, doako ostatua emango die Azokan parte hartu nahi duten enpresa argentinarrei.

Abantaila honetaz baliatu ahal izateko sektore hauetakoak izan behar dira interesatuak:

1.- Burdineriaren arloko txikizkariak, erosketa elkarte eta zentralak, Brikolajeko azalera handiak, hornidura industriala eta eraikuntzarako hornidura

2.- Honako sektore hauetako banatzaile eta inportatzaileak: sarrailagintza eta burdineria, lan-babesa, burdindegia eta etxea, finkapenak, esku-erreminta, erreminta elektro-eramangarria / elektrikoa, elektrizitate eta argiztapena, automobil hornikuntza eta osagarriak, eraikuntza hornikuntza eta materialak eta industri hornikuntza

3.- Edo beste sektore hauetako kontsumitzaile handiak: Eraikuntza eta Ibilgailuak.

Halaber, bi baldintza bete behar ditu parte hartu nahi duten enpresetako ordezkariek: enpresako gerentzia, sail teknikoa edo erosketa gerentzia ordezkatu behar du eta BECek antolatuko dituen B2B bileretan parte hartu.

Euskal Argentinar Merkataritza Ganberak jakinarazten du negozio aukera ugari eta sektoreko informazio zabala eskaintzen dituen azoka dela Ferroforma. Jardunbide handia duen ekitaldi honek, iaz 65 herrialdetako 18.500 bisitari profesional eta 25 herrialdetako 355 enpresa erakusketari jaso zituen. Ferroforma Azokaren 22. edizioa ekainaren 6tik 8ra izango da, Bilbon. Informazio gehiago jasotzeko, Ganbararen kontaktu datuak hauexek dira: telefono zenbakia: (+54) (0)11 4793-9339; helbide elektronikoa, info@camaravasca.org.ar; eta Facebook kontua Cámara Empresaria Vasco Argentina.

2017ko Expopyme

Ganberak adierazi du baita ere, bere kide den Xabier Aguirrek elkartea ordezkatu zuela 2017ko Expopyme-ren VI. Edizioko Nazioarteko Bileretan. Antolatzaileen artean Inbertsioetako Batzorde Federala, La Pampa probintziako gobernua eta La Pampako Bankuetxea zituela, Expopyme erakusketa ekainaren 7tik 9ra gauzatu zen La Pampako autodromoan, honako herrialde hauetako ordezkariak partaide: Panama, Tunez, Brasil, Uruguai, Thailandia, Hungaria, Errumania, Turkia, Pakistan, Ekuador eta Arabiar Emirerri Batuak.

Ekitaldiaren baitan antolatutako bileretan, herrialde horietatik parte hartu zuten enpresa eta ordezkariek industri arlo askotako enpresa txiki eta ertainak ezagutu ahal izan zituzten, tartean nekazal industria, elikagaigintza, eskulan, eraikuntza, kosmetika eta osasun, jantzigintza, zurgintza, burdingintza, petrolioa ,eta teknologia, zerbitzu eta turismo sektorekoak, adierazi du CEVAk.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia